viernes, 30 de septiembre de 2011

Antxon Bandres, Euskal Mendizaleen Federazioko presidente ohia, hil da

Antxon Bandres mediku tolosarra asteartean, irailaren 27an, hil zen Urkizuko bere baserrian 62 urterekin.
Antxon Bandres, Euskal Mendizaleen Federazioko presidente izandakoa eta gaur egun presidenteordea, asteartean hil Urkizuko bere baserrian 62 urterekin. Belarra mozten ari zela erori eta buruan kolpea hartuta. Gorpua Tolosako Oria belategian egon zen eta elizkizuna Santa Maria elizan izan zen atzo 19:00etan.
Bandres, bi aldiz izan zen Euskal Mendi Federazioko presidente, zortzi urtez guztira (1976tik 1980ra eta 2000.urtetik 2004ra ) eta bietan jaso zuen aginte-makila Pako Iriondoren eskutik.
Tolosan oso ezaguna zen Antxon eta hutsune handia utzi du. EMFren presidente izateaz gain, mediku ezaguna zen Tolosako Asuncion klinikan lan egiten baitzuen, erradiologia espezialitatean. Biologia ikasketak ere bazituen  eta gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Fisikoa saileko kidea ere bazen. Tolosako Udaleko zinegotzia ere izan zen Euskadiko Ezkerraren ordezkari  eta pasa den maiatzeren 22ko hauteskundeetan EAJ alderdiarekin aurkeztu zen.
Hori dela eta, asteazkenean Tolosako Udalean egitekoa zen plenoa bertan behera gelditu zen Bandresen heriotzaren berri jakin orduko, EAJ-k eskatuta. Plenoa, Bildu-Aralarrek agintean daramatzan 100urteak baloratzeko zen 19:30etan. Bilduko kide Ibai Iriartek ere publikoki bat egin du saminarekin EAJ alderdiko kideekin batera.
Bestalde, Tolosako Ihauterietan, San Joan jaietan eta Gabonetan hainbat ekitalditan hartzen zuen parte. Esaterako, Olentzero izan zen hainbatetan eta aurten lehenego aldiz Tolosan ospatu den alardeko antolatzaileetako bat zen. Antxon ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.


lunes, 26 de septiembre de 2011

Barçaren 3-4-3 sistema

Futbola grisa bihurtzen ari zen. Teknologia berriak, jokalari indartsuen garrantzia, estrategia defentsibo ugari...
Arrigo Sacchik landatutako hazia 80. hamarkadaren amaierako Milan taldearekin bere fruituak ematen zituela zirudien. Baina ez da horrela izan. Jokalarien belaunaldi ikusgarria atera zen Espainatik, bereziki Kataluniatik, eta kolorea itzuli zion munduko kirolik ospetsuenari. Eraso jokuaren kolore horren errepresentazio fidela da 3-4-3 joku sistema (hiru defentsa, lau erdilari eta hiru aurrelari). Johan Cruyff bikainaren estiloa kontuan hartuta, Pep Guardiola Bartzelonaren entrenatzaileak aipatutako joku eskema erabiltzen ari da partidu batzuetan. Konzentrazio eta trebetasun handia behar da marrazki hori erabilita ondo jokatzeko, baina ez ahaztu Abidal, Xavi eta Messi bezalako jokalarietaz ari garela. Baloiaren jabetza murriztuz defentsa lanetan esfortzu handiagoa egin behar dute Bartzelonakoek, baina haien adaptazio kapazitatea ikusgarria da. Cesc, Messi, Busquets, Alves... balio anitzeko jokalariak dira eta posizio ezberdinetan ibili dezakete eta ondo jokatu gainera.
  Nahiz eta sistema arriskutsua izan talde handien kontra jokatzeko, gauzak ondo egiten badira oso eraginkorra da. Erabiltzeko zaila den arma bat bezalakoa, ondo entrenatutako pertsonaren eskuetan hilgarria.


Eurosurf 2011

 
Europako surf txapelketa hasi da. Entrenamenduzko hiru egun amaiezin ostean azkenean surflariek tablaren gainean dituzten fakultateak erakusteko aukera izan dute. Bi zonalde daude, estiloak ondo bereizita egoteko: Alde batetik 1 zonaldean Open surflariak eta bodyboarderrak eta bestetik 2 zonaldean Longboarder, senior eta emakumezkoak.
“The peek” izeneko Itsaso zatia marra leunak eta olatu dotoreak izan ditu, Pablo Solar eta Dani Garcia ondo ibili dira hemen. “Tulan”en ostera ur oso nahasiak izan ditu eta Pablo Gutierrez eta Antonio Marques bodyboarderrak surf agresiboa egin behar izan dute. Nesken zirkuitoan Mirkak kalitatezko surfa egin du. Longboarderren artean munduko surflari onenak egon dira eta olatu basatien kontra borrokatu behar izan dute, oso bertikalak eta besorik gabe.
Eguna lainotu da eta lehen euriak iritsi dira. Lehiaketaren antolatzaileak probekin jarraitzea erabaki dute, aste honetako eguraldi aurreikuspenak oso txarrak direlako surf praktikatzeko. 


domingo, 25 de septiembre de 2011

Espainiar bat hil da eskalatzen ari zela Gavarnien



Espainiar gazte bat hil zen ostegunean, irailak 22, eskalatzen ari zela Frantziako pirineoetan, Gavarnien. Gazteak 26 urte zituen  eta 200metroko erorketa bat jasan ondoren hil zen, Gendarmeriaren esanetan.
Gendarmeriaren esanetan, ezbeharra goizeko 11:00etan gertatu zen eta helikoptero baten laguntzaz  atera bertan izan zuten gorpua amildu zen tokitik.

Gazte hau  beste bi lagunekin batera ari zen eskalada praktikatzen eta  lagunak zain zeuzkala gaztea amildu zen unean. Gendarmeriak jakinarazi duenez zintzilik eusten zion soka eten zitzaion harri batekin urrratzean.
Biktima esperientziadun eskalatzailea zen, Gavarníen eskalatzen zuen  hirugarren aldia baitzuen.

Gavarnie Okzitaniako udalerri txiki bat da, 150biztanle ingurukoa. Administratiboki Frantziako Pirineo Garaiak departamentuan dago Midi Pyrenees eskualdean. Ezaguna da dauden ur salto ikusgarriengatik eta eskiatzeko dituen pista ugarirengatik.

Bestalde, aste honetan Gendarmeriak urte bete izozturik zeraman gorpu bata atera zuen. 2010eko maiatzean amildu eta hil zen mendizale Frantses batena,  orainarte glaziar  artean harrapatuta egon dena.ezinezkoa baitzen

Ibarran (Gipuzkoa) hasi da Euskal Herriko I. Mendi Duatloia



Ibarran (Gipuzkoa) izan zen larunbatean, irailak 24, Euskal Herriko I.mendi duatloiaren lehen proba. Arratsaldeko lauretan hasi zen  Ibarrako plazatik eta 180 bat lagunek parte hartu zuten . Sendi Ekintza eta Ibarrako Kirol Elkartea izan ziren Ibarrako probaren antolatzaileak.
Lasterketak hiru zati izan zituen: lehenengoa 5,7 kilometroko mendi lasterketa (horietatik 303 metro  maladan gora);L bigarren zatian bizikletaz 6,9 kilometroko zirkuituiari bi1 itzuli (782 metro maldan gora) eta hirugarren zatian 2,6 kilometroko mendi lasterketa (108 metro maldan gora). Parte hartzaileen esanetan bigarren zatia egin zitzaien gogorrena, malda handia zelako eta bi itzuli zirelako.
Euskal Herrian antolatzen den lehen Mendi Duatloia da aurtengoa. Ekimenaren sustatzaileek,  euren  helburua Euskal Herrian dauden  mendi duatloiak bat egitea eta Mendi Duatloi zirkuitua osatzea dela jakinarazi dute.  Kirol honi „bultzada handia“ eman eta  kirolari herrikoia diziplina hau praktikatzera animatu nahi dutela gaineratuz.
Azarora bitarte beste zazpi Mendi Duatloi egingo dira Euskal Herriko toki ezberdinetan.



Skate-a: Bizitza gurpil gainean

Skate-a azkeneko urte hauetan izugarri zabaldu da Europan zehar Estatu Batuen influentziari esker, non, skatearen tradizioa sustraituta dagoen gazte, eta ez hain gazteen artean.

Esan daiteke Kirol hau surfaren adar edo desbideratze bat dela. XX. mendearen hasieran sortu zenean, patinen gurpilak finkatuta zituzten zurezko zatiak erabiltzen ziren kirola praktikatzeko. Hasierako taula horiek oso ezegonkorrak ziren arren, denborarekin eboluzionatuz joan dira, bai forman eta bai materialean, eta horren ondorioz, patinatzaileen maniobra ahalmena handitu da.

50. hamarkadan surfa eta skatearen ospea handituz joan zen. 60. hamarkada skatearen urrezko garaia izan zen Estatu Batuetan. Izan ere, skateari sekulako publizitatea egin zitzaion surf aldizkarietan eta Vans bezalako markek skatearen ospea handitzea eragin zuten. Horren ondorioz, surflari askok modalitatez aldatu, eta surfetik skatera egin zuten salto.


Hamarkada honetan lehenengo nazioarteko lehiaketak burutu ziren eta skatearen inguruan egindako pelikula, aldizkari eta publizitateari esker kirol honen ospea handitu egin zen, ez bakarrik Estatu Batuetan, baizik eta mundu osoan zehar. Hala ere, 60. hamarkadaren amaieran beherakada bat jasan zuen skatea praktikatzearen segurtasun eskasa zela eta. Izan ere, garai hartan kirola praktikatzeko erabiltzen ziren materialak kalitate gutxikoak ziren, eta horren ondorioz, skater askok erorketa larriak jasaten zituzten.





70. hamarkadan skatea berpiztu egin zen eman ziren garapenei esker. Alde batetik, Frank Nasworthy surflariak, poliuretanoz egindako gurpilak garatu zituen. Bestetik, skatearen munduko enpresek produktu gehiago eskaintzen hasi ziren, eta proiektu eta ideia berritzaile asko eraman zituzten aurrera. Skatepark ugari eraiki ziren, non, skaterrek kirola praktikatzeko askatasun osoa zuten. Lehenengoa 1976. urtean eraiki zen, Floridan. Horrez gain, lehenengo skater famatuak agertu ziren garai hartan, eta estilo berriak garatu ziren baita. Gainera, skatea kirol soil bat izateari utzi zion, eta bizitza modu bat, sentitzeko modu bat eta janzkera bat sortu ziren skatearen inguruan. Gaur egun, gazteen artean arrakasta handia izaten jarraitzen du. Izan ere, kirola sortu zenetik ez du bere erakargarritasun berezia galdu. Mundua desberdin ikusten da gurpilen gainean. 







Kirol apustuak on line

Gaur egun kirolak sekulako presentzia du gure eguneroko bizitzan. Prentsa idatzian, zein telebistan gero eta pisu handiagoa dute kirol inguruko berriek, eta gero eta ugariagoak dira kirolean espezializatuta dauden egunkariak, aldizkariak eta telebista saioak. Kirola askorentzat ihesbidea izateaz gain, dirua irabazteko modua da baita, izan ere, asko dira kirol apustuak egiten dituztenak.
Hasiera batean, kirol apustuak, apustu etxeetan egiten ziren. Bertan edozein kirolen gaineko apustuak egin zitezkeen. Gaur egun, apustu etxeak badaude, baina, orain modan dagoena, internet bidezko kirol apustuak egitea da. 
Gero eta gehiago dira apustuak egitea ahalbidetzen dituzten on line plataformak. Hauek, apustu etxeek eskaintzen dituzten zerbitzu eta prestazio berdinak eskaintzeaz gain, erabiltzaile askorentzat erosoagoak ere  badira, izan ere, etxeko sofatik apustu egitea ahalbidetzen dute. 
Online aukera hau existitzen denetik, apustu egiten duten pertsonen zenbakia ikaragarri handitu egin da. 2010.urtean Espainian 110 milioi bildu egin ziren kirol apustuei esker. Apustu egiteko kirolen eskaintza izugarri handia da, gaur egun edozein kirolengatik egin daiteke apustu, hala nola, tenisa, formula 1, saskibaloia… Hala ere, kirol apustuen artean futbola da errege eztabaidaezina. 
Internet bidez apustu egiteak erraztasunak eskaintzen ditu eta modu tradizionalean apustu egitea baino azkarragoa bada ere, askok apustu egiteko modu honen segurtasuna zalantzan jartzen dute. Hala ere, apustu etxeak intimitate eta zuhurtasunik handiena eskaintzeko daude diseinatuta, eta horrez gain, ordaintze sistemak Europar Batasunaren zuzendaritzetara daude egokituta. Izan ere, apustu etxe hauentzat funtsezkoa kalitatezko zerbitzu on bat bermatzea. Horregatik izango da on line plataformen erabiltzaileen kopurua etengabe handitzen jarraitzea.

lunes, 19 de septiembre de 2011

NBA-ko jokalarien sindikatua eta klubak ez dira akordio batera iritsi

Pau Gasol NBA-ko jokalariak  adierazi du lockout baten kasuan “Barcelona Reagan”-era joatea izango litzatekeela bere lehen aukera
Itxiera patronala dela eta, itxura guztien arabera, aurten ez da NBA-rik izango Estatu Batuetan. Izan ere, arauak ezartzerako garaian ez baitira bat etorri jokalarien ordezkariak eta kluba. Akordio batera iritsi ezean NBA-ko jokalariek beste edozein ligetan jokatzeko prest daudela adierazi dute.
Arlo ekonomikoari dagokionez NBA-ren a ntolaketa oso ezberdina da Europarekin alderatuz. Talde bakoitzak diru kopuru bat izaten du bere ekipoa osatzeko eta kopuru hori gainditzen badu luxuzko zerga berezi bat ordaindu behar du. Bestalde, NBA-ko kirolarien soldata ligan daramatzaten urte kopuruaren araberakoa da. Horretaz aparte klubek taldearen gastu guztiak ordaindu behar dituzte.
Sistema honekin NBA-koburu gehienak ez daude ados dirua galtzen ari direlako eta hauen iritziz soluzioa  NBA-ko kirolarien soldata jaistea da, urte batean %12raino jaistea izanik helburua. Kirolariak kexatu egin dira Derek Fisher, Lakers-eko jokalaria, bozeramaile dutelarik.
 “Kirolariok ados gaude aurten NBA-rik ez izatearekin akordiorik ezean”
Derek Fisher, Lakers taldeko jokalaria
1998an ere antzeko zerbait gertatu zen, akordio ezak egon ziren jokalarien sindikatuen eta kluben artean. Ondorioz, NBA, behar baino beranduago hasi zen eta 82 partidu jokatu beharrean 56 jokatu ziren, San Antonio Spurs taldea garaile irten zelarik..
Pau Gasol
Egoera honen aurrean Pau Gasolek jakinarazi  du "XL Semanal" aldizkarian eginiko elkarrizketa batean, lockout baten aurrean,  Europako ligara bueltatuko litzatekeela berriro. Hain zuzen ere, bere lehen hastapenak egin zituen taldera, Bartzelonara.
"Europara bueltatu eta "Barcelona Regal"-era joatea izango litzateke nire lehen aukera, baina oraindik dena airean dago"
Pau Gasol, NBA-ko jokalaria

Iruñean hasiko da Espainiako itzulia 2012an

1994az geroztik ez zen igaro Nafarroatik Espainiako itzulia
Iruñean hasiko da Espainiako itzulia 2012an
Itzuliaren hasieran Miguel Induráini omenaldi bat egitea dela asmoetako bat jakinarazi du Nafarroako gobernuak eta Unipublic-ek.
Datorren urteko Espainiako itzuliari Iruñean emango zaio hasiera abuztuaren 18an. Atariko batekin hasiko da  eta ondoren Iruñean hasi eta Vianan amaituko den etapa bat izango da. Irailaren 8an jakinarazi zuten , Javier Guillén karrerako zuzendariak eta Roberto Jiménez Nafarroako Gobernuko presidente ordeak Solaresen (Nafarroa). 1994.urtetik ez zen igarotzen itzulia Nafarroako hiriburutik.
2011ko itzulia amaitu berria den honetan, Juanjo Cobo irabazle izan delarik, 2012ko itzulia antolatzen ere berehala hasiko direla jakinarazi dute antolatzaileek. Oraindik argi ez eduki arren, posible dela lehen etapa, entzierroko ibilbidetik igarotzea eta zezen plazan amaitzea gaineratuz. Jiménez presidenteordeak jakinarazi zuen, nahiz eta, oraindik itzuliaren ibilbidea argi ez izan beraien asmoa Nafarroako geografiaren zati handi batetik igarotzea dela.
Espainiako itzuliak 2012an Nafarroan izango duen ibilbideak  1,3 milioi inguruko kostua suposatuko duela adierazi du Roberto Jiménezek eta diru hau iturri ezberdinetakoa izango dela.                                                      
“Espainiako itzuliaren irteera Iruñean izatea aukera ona da Nafarroarentzat, munduari erakusteko nolakoak garen. Aukera hau behar bezala aprobetxatuko dugu, gogoratzeko moduko irteera bat antolatuz"
                                               Roberto Jiménez, Nafarroako    Gobernuko presidenteordea
Miguel Induraini omenaldia
Nafarroako gobernuak eta Unipublic-ek, Espainiako itzuliaren enpresa antolatzailea, Miguel Induráin gogoan izan zuten.  Jakinarazi dutenez, beraien helburuetako bat itzuliaren hasieran txirrindulari nafarrari omenaldi bat egitea da, bere ibilbide profesionalagatik. Bost tour eta bi giro irabazi zituen besteak beste. Gaineratuz, oraindik ezer zehazteko dagoen arren, asmoa atarikoaren hasieran Indurainek ibilbidea bizikletaz egitea dela, zale guztien txaloak jaso ditzan. Bestalde Unipublic-ek adierazi du, etapen ibilbideak Indurainekin konsultatu nahi dituela.
                                   "Nafarroa oso lotuta dago ziklismoarekin eta Miguel Induráin txirrindulari Nafarraren mitoak asko lagundu du horretan"


            Roberto Jiménez, Nafarroako Gobernuko presidente ordea

Djokovic Vs. Nadal

Djokovicek 6 final irabazi dio tenista espainiarrari, rankinaren lehenengo postua lortuz. Novac Djokovicen urtea da zalantzarik gabe. Rafa Nadaleri 6 aldiz irabaztea ez da erreza, eta bien jokoa aztertuz arrazoiak aurkitzen ditugu.
Djokovicen hobekuntza izugarria izan da. Lehen, partiduak boladaka jokatzen zituen eta mentalki ahula zen. Azken akats hau erabakagarria zen Mallorcako jokalariaren aurrean zebilenean, kirol mundu osoko kontzentrazio hobenetarikoa duelako. Orain serbiarrak eta partidu osoa intentsitatez jokatzen du, gorabeherarik gabe.
Teknika hobetu duenez, Nadaleri gustatzen ez zaion lekuari eramateko abilidadea garatu du: eskuinaldea. Asko sufritzen du Rafa pistaren alde horretatik jokatu behar duenean.
Novacek gainera, espainolaren kontrako partiduak zailtasun handirik gabe irabazi ditu, bere aurkakoa desesperatuz. Formula aurkitu du, Nadalek  Federeren kontra egin zuen bezala. Tenisaren elitea den hirukote honek estilo diferenteak ditu, bakoitza bestearen antidotoa. Rafa Nadal “pasabolas” deituriko jokalari mota da, eta hori Federerren kontra ondo zetorkion, pilota guztiak bueltatzen esfortzu handiz. Baina serbiarraren kontra jokatzea infernu bat bihurtu da berarentzat: pilota azkarrak, intentzio gaiztoarekin, tanto luzeak eta neketsuak, oinetara doazen pilotak erreakzionatzeko denborarik gabe…
Lesioak ere zerikusia dute askotan, baina argi dago bere nemesia aurkitu duela: Tenisten umorista izandakoa, lentillekin eta elikadurarekin arazoak izan dituena, eta orain garaiezina dirudiena. Novac Djokovic.

Athleticen joku berria

Bielsaren etorrerarekin Bilboko futbol talde historikoak estilo berria estreinatu du. 2011- 2012 denboraldian zurigorriek gauza handiak egin nahi dituzte eta hori lortzeko entrenatzaile argentinarraren proposamena “futbol ona” da. Kirol masibo honen giroan partiduaren kontrola eta baloiaren erabilera dotorea duen jokuari ematen zaio adjektibo hori. San Mamesek aspalditik irrikatzen zuen estiloa. Nahiz eta Caparrosek emaitza onak lortu, futbola ulertzeko zeukan era Bilboko zale gehienei ez zitzaien batere gustatzen: defentsaren goraipamena, baloi luzeak aurrelari erreferenteari, konformismo gehiegi…
Marcelo Bielsarekin antzinako futbolaren erromantizismoaren usaina dator. Bere asmoa tokea ezartzea da, erasoari garrantzia eman. Horretarako 4-3-3 sistema erabiliko du, F.C Bartzelona modan jarritakoa azken urteotan. Jokalariek ezaugarri onak dituzte eskema horretara moldatzeko.
Defentsan, San José batez ere klabea izan daiteke baloia atzetik ateratzeko eta erdilariekin konbinazioak hasteko. Bere alboan, Amorebietak edo Ekizak kokapen eta konfiantza eskaintzen dute, eta defentsa hegaletan Iraola eta Aurtenetxe ibiliko dira. De Marcosen erabilera posizio honetan eztabaidagarriagoa da.
  Zelai erdian kalitatea eta lan gogorra konbinatzen dira. Bielsaren iritziz, Javi Martinez erdilari defentsiboa da, eta bere indarrarekin defentsa lanetan lagungarria izango da. Ander Herreraren teknika ona taldearen estilo berriaren giltza izan daiteke, pasadan urtean mota horretako jokalaririk ez zegoelako. Hegaletako jokalariek, Daviz Lopez adibidez, zelai erdiko zeregin gehiago edukiko dute, eskemak horrela eskatzen duelako.
Azkenik, goian Llorente ibiliko da Munain eta Gabilondo bezalako jokalariekin batera, hegaletan 1 vs 1 egoerak sortzeko eta errioxarraren kapazitate goleatzailea aprobetxatzeko.
Denboraldi berria, joku berria. Athleticen erronkak (Europa barne) lortzeko “futbol ona” egiteko asmoa iritsi da Bilbora. 

domingo, 18 de septiembre de 2011

Pedro Aurtenetxe: Athletic-eko presidente ohia

Pedro Aurtenetxe: “Futbola asko merkantilizatu da ”
Urrun gelditzen dira behin irabazitako tituluak, partiduak eta arrakasta garaiak. Hala ere, oraindik ere, begietan distira berezia pizten zaio 90. urtean Athletic-eko presidentea izateari utzi zionari. Denborak aurrera egin du eta geroztik aldaketa handiak gertatu dira bai Athletic-en, bai futbolean eta bai bere bizitzan. Gaur egun, Pedro Aurtenetxe, publizitate munduan barneraturik dago, baina, horrek ez du ekarri futbolarekiko sentitzen duen zaletasuna desagertzea. 

Urte asko igaro dira Athletic-eko presidentea izan zinenetik. Zer uste duzu aldatu dela txuri-gorrien taldean?
Asko aldatu dena futbola bera da. Futbola asko merkantilizatu da, eta horren ondorioz, desberdintasun handia sortu da talde aberats eta pobreen artean. Bestalde, nire garaian baino kanpotar askoz gehiago daude futbol munduan, eta honek talde nazionalen kontra egiten du nolabait.
Gaur egungo Athletic-a, bere garaian hainbeste titulu eta garaipen lortu zituen Athletic harekin alderatzen badugu, ahuldu egin dela dirudi. Bere indarra galdu al du?
Indarra berdina da, gertatzen dena garai hobeagoak eta txarragoak daudela. Gainera, gaur egun, talde oso lehiakorrak daude indar ikusgarri hori ez daukatenak. Athletic-ak beti izan du jokatzeko modu oso beroa, izan ere, daukan publikoarekin ez dauka jokatzeko beste modurik, horrela jolasteko eskatzen zaiolako.
Bere garaian polemika handia sortu zuen Athletic-en kamisetetan publizitatea jartzeak. Ados al zaude egin zenarekin?
Uste dut inor ez zela publizitatea jartzearen aldekoa izan, baina, juntak bere garaian publizitatea jartzea erabaki bazuen, bere arrazoiak, gehienbat ekonomikoak, izan zituelako izango zen. Ulertzen dut edo ulertu nahi dut konpentsazio ekonomikoak erabakia bultzatu zuela. Hala ere, hartu zen erabakia ez zitzaidan gehiegi gustatu.
San Mamen berria 2014 urterako prest egongo dela esaten da. Proiektu on bat iruditzen al zaizu?
Proiektu hau Athletic-arentzat oso ona izango da. Zorte ona izan dugu zelai berria, zaharra zegoen leku berean kokatuko delako. Beste leku batean eraiki izan balitz, orduan ez nintzateke hain pozik egongo.

Aukera izango bazenu berriro ere Athletic-eko presidente izateko, izango zinateke?
Ez, ez da errepikatu behar egindakoa. Gainera bakoitzak ulertzen du noiz bete duen etapa bat eta nik esan dezaket nire Athletic-eko etapa hori bete dudala. Dedikazio oso zoriontsua eta ohoragarria izan da eta gaienera klubaren etapa goresgarria izan dela uste dut, beraz ezin dut gehiago eskatu.

Surfa: sentzazioz betetako itsasoa

Surfa modan dagoen kirola izateaz gain, praktikatzen dutenentzat, bizitza estilo bat da baita
Edozein urtarotan itsasora begira ezkero, surflariak ikusi daitezke, surf oholen gainean olatuak zamalkatzen. Askok diote kirola izateaz gain naturarekin loturiko bizitza estilo eta filosofia dela. Gero eta gehiago dira surfa praktikatzera animatzen direnak, izan ere, kirol honek eskaintzen duen askatasun sentsazioa oso erakargarria da. Euskal Herrian kirol honen zaleak ugariak dira, batez ere, dagoen hondartza eskaintza handigatik. Surfa kirol berezia dela ezin da ukatu, ezta munduko itsasoak konkistatu dituela ere.
Surfa praktikatzeko ohol on bat izatea ezinbestekoa da. Surflari gehienak oholak erosten dituzten arren, badaude batzuk eskuz fabrikatzen dituztenak. Mikel Agote surflariak, adibidez, urteak daramatza surf oholak eskuz egiten. “Ideiak hondartzatik hartzen ditut eta gero, ideia horiek, ordenagailuan diseinatu ”, azaldu du Eitb-ko Teknopolis  saioan. Fabrikazioak lan nekeza eta denbora asko eskatzen duen arren, askorentzat esfortzuak merezi du eta gero eta gehiago dira oholak eskuz egitera animatzen direnak.
Hala ere, oholak ez lirateke ezer izango surflaririk gabe. Euskal Herrian asko dira kirol hau praktikatzen dutenak eta baita surfaren munduan arrakasta lortu dutenak. Eneko eta Kepa Acero getxotarrak edo Aritz Aranburu zarauztarra dira horren adibide. Azkeneko   hau, urte gutxitan surfaren elitean sartu da bete betean. 2007.urtean Europako txapeldun izan zenetik surfaren lehenengo mailan lehiatzera salto egin zuen eta egun, munduko 45 surflari onenen artean dago. 
Surfaren munduan gizonezkoak nagusi badira ere, kirol hau praktikatzen duten emakumezkoen kopurua urtero handituz doa. Gero eta gehiago dira surfera profesionalki dedikatzen direnak eta baita neskentzat antolatzen diren lehiaketak ere.
Modan dagoen kirola dela ezin da ukatu eta hori kontuan izanik, ulertzen da gero eta surf eskola gehiago egotea. Izan ere, surfa, erraza badirudi ere, ez da kirol makala eta olatuak ondo surfeatzen ikasteko ezinbestekoa da maisu on bat izatea. Gero eta gehiago dira olatuak hartzera ausartzen direnak, surfa praktikatzeak eskaintzen duen sentsazioaz erakarrita. Kirol berezia da surfa.