viernes, 30 de septiembre de 2011

Antxon Bandres, Euskal Mendizaleen Federazioko presidente ohia, hil da

Antxon Bandres mediku tolosarra asteartean, irailaren 27an, hil zen Urkizuko bere baserrian 62 urterekin.
Antxon Bandres, Euskal Mendizaleen Federazioko presidente izandakoa eta gaur egun presidenteordea, asteartean hil Urkizuko bere baserrian 62 urterekin. Belarra mozten ari zela erori eta buruan kolpea hartuta. Gorpua Tolosako Oria belategian egon zen eta elizkizuna Santa Maria elizan izan zen atzo 19:00etan.
Bandres, bi aldiz izan zen Euskal Mendi Federazioko presidente, zortzi urtez guztira (1976tik 1980ra eta 2000.urtetik 2004ra ) eta bietan jaso zuen aginte-makila Pako Iriondoren eskutik.
Tolosan oso ezaguna zen Antxon eta hutsune handia utzi du. EMFren presidente izateaz gain, mediku ezaguna zen Tolosako Asuncion klinikan lan egiten baitzuen, erradiologia espezialitatean. Biologia ikasketak ere bazituen  eta gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Fisikoa saileko kidea ere bazen. Tolosako Udaleko zinegotzia ere izan zen Euskadiko Ezkerraren ordezkari  eta pasa den maiatzeren 22ko hauteskundeetan EAJ alderdiarekin aurkeztu zen.
Hori dela eta, asteazkenean Tolosako Udalean egitekoa zen plenoa bertan behera gelditu zen Bandresen heriotzaren berri jakin orduko, EAJ-k eskatuta. Plenoa, Bildu-Aralarrek agintean daramatzan 100urteak baloratzeko zen 19:30etan. Bilduko kide Ibai Iriartek ere publikoki bat egin du saminarekin EAJ alderdiko kideekin batera.
Bestalde, Tolosako Ihauterietan, San Joan jaietan eta Gabonetan hainbat ekitalditan hartzen zuen parte. Esaterako, Olentzero izan zen hainbatetan eta aurten lehenego aldiz Tolosan ospatu den alardeko antolatzaileetako bat zen. Antxon ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario