lunes, 31 de octubre de 2011

Tunisiarekin oraindik ez duela ezer adostu adierazi du EAEko Federazioak

Tunisiako Federazioak gaur goizean jakinarazi du abenduaren 26ean izango dela Euskal selekzioaren aurkako lagunarteko partida. Ondoren, ordea,  EAE-ko Federazioko arduradunak esan du oraindik ez dagoela ezer adostuta.

Euskal Selekzioko hautatzaile berria Jose Mari Amorrortu izango dela jakinarazi zuten atzo Federazioko arduradunek. Jose Mari Amorrortu Athletic-eko arduraduna da gaur egun, eta horrekin uztartuko du selekzioko postua. Selekzioa zuzentzen Mikel Etxarriren laguntza izango du.



Amaia Zabala

domingo, 30 de octubre de 2011

Elbarrituak ere kirolari

Kirola praktikatzeak dakartzan onurak ugariak dira. Noreberaren buruaren mugak gainditzea, joko garbia, adiskidetasuna, tolerantzia eta bestelako baloreak lantzeaz gain, eguneroko bizitzari, indar fisiko eta mental gehiagorekin, aurre egitea ahalbidetzen du baita. 
Hau kontuan izanik, arazoak dituzten pertsonei, elbarrituei zehazki, kirola praktikatzeak ekarri diezaiokeen onurak ugariak dira. Kirolaren bidez, kanpoko munduarekin harremantzea posible dute, bere baitan itxi gabe. Gainera, nahiz eta arazoak dituzten, kirolaren bidez, nahi dutena lortzeko gai direla ikusi dezakete, eta hori lortzeko edozein pertsona egin beharko lukeena baino ez dutela egin behar, saiatzea, hain zuzen.
Gaur egun elbarrituentzako kirol federazio desberdinak existitzen dira. Hauen sailkapena ez da kirolaren arabera egiten, baizik eta, minusbaliaren arabera. Espainiako batzorde paralinpikoak bost federazio espainiar desberdintzen ditu:
  • Federación Española de Deportes de Minusválidos Físicos (FEDMF).
  • Federación Española de Deportes para Discapacitados Intelectual (FEDDI).
  • Federación Española de Deportes para Ciegos (FEDC).
  • Federación Española de Deportes de Paralíticos Cerebrales (FEDPC).
  • Federación Española de Deportes para Sordos (FEDS).
Federazio guztien artean guztira 21 kirol biltzen dira, horien artean elbarrituentzat bereziki zuzendutako kirolak daudelarik, adibidez boccia edo goaball-a. Lehenengokoa petankaren atzeko jokua da, baina jokalarien minusbalia dela eta, zehaztasun eta estrategia handiko jokuan bilakatzen da. 


Bestalde, goaball-ean itsuez osaturiko bi talde leihatzen dira, beraien erronka nagusia aurkariaren porterian golak sartzea izango delarik. Pilotak kaskabilo bat dauka erantsita, jokalariek pilota non dagoen jakin dezaten. Gainera, atzelari moduan jolasten dutenak lurrera bota egin behar dira gola sahiesteko. Kirol ikusgarria da benetan.

Kirol paralinpikoen artean ikusgarrienak, eta jarraitzaile gehien dituztenak gurpil-aulkian jolasten den saskibaloia, eta boleibol “eseria” dira. Azkeneko hau zelai txikiago eta sare baxuago batekin jolasten da. Kirol hauek ikusleei ikuskizun dibertigarria eskaintzen dute.


Ane Zabala

Zein da paddle-aren jatorria?

Bere jatorria zehaztu gabe duen kirol hau arrakasta izugarria izaten ari da adin guztietako kirolarien artean. Gero eta padel zelai gehiago eraikitzen ari dira, eta gero eta handiagoa da kirol hau praktikatzeko lau pareten artean sartzearen zaletasuna. Baina, zein da modan dagoen kirol honen jatorria?
Paddle-aren jatorriaren inguruan teoria desberdin asko daude, hala ere, badaude bi fidagarrienak dirudienak. Lehenengo teoriaren arabera, itsasontzi ingelesetan bidaiariak dibertitzeko moldatu zen joku batetik dator. Joku hori denborarekin garatuz joan zen, eta urte batzuk geroago, 1924ean, Frank Beal iparamerikarrak, kirola parke newyorktarretan barneratu zuen, “Paddle Tennis” izenpean. Ondoren, 1928an jokuak zenbait aldaketa jasan zituen neguan zehar praktikatu ahal izateko. Fesseden Blanchardy eta James Cogswell bikoteka jolasten lehengoak izan ziren, horrela egurrezkoak ziren zelaia eraiki zuten, eta sare metaliko batez inguratu zuten, pilotak elurrera joan ez zezaten. Aldaketa hauek, “Platform Tennis”-ari eman zioten hasiera. Gaur egun, zelai berdina erabiltzen da paddle-ra jolasteko.
Paddlearen jatorriaren bigarren teoriak dio 1890.urtean Mexikon sortu zela. Enrique Corcuerak Acapulcon zuen etxean tenisera jolasteko zelai bat eraikitzeko lekua ez zuenez, lau paretako zelai berezi bat eraikitzera behartuta ikusi zen. Enrique Coquera, Alfonso de Hohenlohen printzearen laguna zen. Azkeneko honek kirola Espainara eraman zuen, Marbellara zehazki. Bertatik Argentinara igaro zen, non 1977 eta 1982 urteetan lehenengo nazioarteko leihaketak Urugayn ospatu ziren. Geroztik, kirola munduan zehar hedatuz joan da, gaur egun duen arrakasta lortu arte.

Ane Zabala

miércoles, 26 de octubre de 2011

Ehundaka pertsona gerturatu dira Simoncelliri azken agurra ematera

Gaur goiza ez geroztik jarraitzaileak, familiakoak eta lagunak Marco Simoncelli Moto GPko pilotuari azken agurra ematera gerturatu dira. Gorpua Italiako Coriano herriko  antzokian (Rimini probintzian) aurkitzen da. Ehundaka pertsona gerturatu dira egun osoan zehar. 

Antzoki barnean Simoncellik gidatu zituen bi moto ipini dituzte: Gilera 250 (mundiala irabazi zuenekoa 2008an) eta aurten Moto GP an erabili zuen Honda. Gainera, antzikiko horman irrifartsu  agertzen den argazki bat proiektatu dute. Bestalde, bere lagunek teatro guztia kartelez bete dute eta kamiseta txuri bat eraman dute bertan “Ciao, Marco58” pilotuak erabiltzen zuen zenbakiari oroimen eginez.

Antzokia gaur gaueko 22:00ak arte egongo da irekita gerturatu nahi duen ororentzat. Milaka jarraitzaile gerturatzea espero dute eta ondorioz segurtasun neurriak hartu dituzte poliziak ipiniz sarreran. Hileta elizkizuna bihar ospatuko da eguerdiko 13:00ean eta pribatua izango da. Bertan izango dira besteak beste Jorge Lorenzo pilotu espainola, Valentino Rossi Simoncelliren lagunmina eta Alberto Tomba eskiko txapeldun ohia.

martes, 25 de octubre de 2011

Gurpegiren lesioa denboralditik baztertzen dio

Carlos Gurpegi Atheticeko jokalariak ez du denboraldi honetan gehiago jokatzerik. Igandean Valentziaren kontra jokatutako partiduan lotailu gurutzatu-haustura bat izan zuen eta medikuek esan dute zazpi hilabete baino lehen ez duela jokatuko. Ebaketa egin beharra dago orain eta jokalari zurigorria adoretsu dagoela dirudi, ebaketa egin bezain pronto lanean jartzeko gogoa daukala esan duelako hedabideen aurrean. "Nire bidean beste harri bat da" esan du. Nafartarrak mota honetako harri handiak gainditu ditu bere futbolari-bidean, eta guztiok gogoratzen dugu 2002an doping kasu baten protagonista izan zela, 2008.urterarte zelaietatik urrun egonez. Sei urte futbol profesionetik at egotea eta maila onean jarraitzen jokatzea gero pertsona honen indarraren adibide argia da. Orain lesio berri honi aurrez-aurrez begiratzen dio eta bere ahotik irtetzen diren hitzak beste indar erakusle dira: "Denboraldi honetan partiduren bat jokatzerik badut, jokatuko dut, dudarik gabe".

 Mikel Vitores
http://www.berria.info/albisteak/56374/gurpegi_ebaketa_egin_eta_lanean_hasteko_gogoa_dut.htm


http://www.marca.com/2011/10/24/futbol/equipos/athletic/1319454505.html?a=c2682b05af29ae9ee545b7b16bf31883&t=1319562707

Marco Simoncelliren heriotza

 Motozikliskoaren pertsonai oso ezagun bat hil da asteburu honetan, Marco Simoncelli, 24 urtekoa. Moto GP txapelketaren Malasiako lasterketan parte hartzen zebilela, bigarren bueltan Hondako pilotua bere motorraren agintea galdu eta lurrera jauzi zen. Colin Edwarsek eta Valentino Rossik gainetik pasatu zioten, azken honek hildakoaren lagun mina zen. Igandea beltz kolorea hartzen zuen eta kirolaren mundua negarrez hasi zen. Istripua gertatu zenean komisarioek gorputza errepidetik atera zuten eta lasterketa suspenditu zen. Hurrengo 50 minutuetan Malasian tentsio handia bizi zen, eta azkenean berri txarra guztiek entzun zuten. Lepoan, buruan eta toraxean kolpe oso gogorrak jaso zituen pilotu italiarrak eta ezinezkoa izan zen bere indarberritzea. Orain mediku eta komisarioei errua botatzen zaie, lan txarra egin zutela esanez. Ikusi beharko da haien erru partea hurrengo egunetan.
Atzerantz begiratzen badugu, duela urte bat  Shoya Tomizawa pilotu japoniarrak hil egin zen antzeko egoera batean.
Blog honetatik gure doluminak bien familientzako.

Mikel Vitores



http://www.marca.com/2011/10/23/motor/mundial_motos/1319359654.html?a=c2682b05af29ae9ee545b7b16bf31883&t=1319532622

http://www.laopinioncoruna.es/deportes/2011/10/24/simoncelli-muere-carrera/544502.html

domingo, 23 de octubre de 2011

Getxo Rugby Taldea: ”Aurten liga gorenean mantentzea dugu helburu”

1975.urtean sortu zenetik asko izan dira Getxo Rugby Taldeak lortu dituen sariak. Horren adibide dira Espainiako Erregearen Kopan eskuraturiko 4 kopak. Hala ere, ibilbidea luzea izan da, eta momentu latzak ere bizi izan dituzte, batez ere, bigarren mailara jaitsi zirenean. Baina, gazte hauen esfortsuari eta lan gogorrari esker, aurten inoz baino indar gehiagorekin itzuli dira maila gorenera, eta bertan mantentzeko asmoa dute.


Ze helburu bete nahi dituzue denboraldi honetan?
Kontutan hartuta maila gorenera, “Division de Honor A” ligara igo berriak garela, aurten liga gorenean mantentzea dugu helburu, eta horretarako, 40 puntu lortu beharko ditugu. Horrez gain, Errege Kopan papel fina egitea eta irabazten saiatuko gara. Bestalde, emakumezkoek, kadeteek eta gazteek euren ligak irabazten saiatuko dira, eta emakumezkoen kasuan Erreginaren Kopan lehiatuko dira baita.


Zein da errugbiaren egoera gaur egun Euskadin?
Nahiko egoera ona dago, izan ere, errugbi talde asko daude. Horren adibide da Division de Honor A ligan hamar taldetatik hiru euskaldunak izatea, eta DH B ligan beste hiru talde egotea. Gernika, Ordizia eta Getxo A ligan eta Hernani, Bera bera eta Durango B-an ditugu.
Bestalde Euskadiko selekzioa, bai gizonezko eta bai emakumezkoetan, estatuko autonomia txapelketan irabazle ateratzen da askotan eta hori seinale ona da.


Euskadiko errugbia beste herrialde batzuenarekin konparatuz gero, maila ona al dago hemen?
Egia esan, beste herrialdekin konparatuz ez dago oso maila altua, baina horrek ez du esan nahi hemen errugbi txarra edo pobrea jolasten denik, baizik eta gainerantzeko herrialdeetan oso errugbi maila altua dagoela. Baina, azken urte hauetatik hona, errugbi maila asko handitu da. 


Getxo Rugby taldearen barnean jokalari atzerritarrak daude, zergatik?

Estatu mailako errugbi liga hoberenean ari garela kontutan izanik beharrezkoak zaizkigu zenbait postutan esperientzia eta maila altuko jokalariak izatea. Egia esan, etxeko jokalariak ez gara txarrak, baina, ez gaude guztiz prestatuta fisikoki ezta teknikoki ere. Arrazoi horregatik, Inglaterrako, Frantziako, Zelanda Berriko eta Australiako fitxaketak ditugu, errugbi tradizio handiko herrialdeako fitxaketak, hain zuzen.
Baina ez pentsa etxekook jolasten ez dugunik. Badago lege bat guzti hau arautzen duena, eta horren arabera, zelaian dauden 15 jokalarietatik, gehienez, 6 izan daitezke atzerritarrak, gainontzeko 9 jokalariak etxekoak direlarik.

Emakumezkoen taldeak ere badaude Getxo Rugby barnean, ze desberdintasun dago gizonezkoen eta emakumezkoen errugbiaren artean?
Bai emakumezkoen talde bat dugu. Maila gorenean jolasten dute Division de Honor ligan eta oso jokalari honak dituzte, badira batzuk internazionalak direnak ere.
Gaur egun gizonezkoen errugbia oso fisikoa bihurtu da, prestakuntza fisikoak geroz eta garrantzi handiagoa du. Ondorioz, jokalarien indarra, erresistentzia eta abiadura asko handitu dira, eta horrek eta teknikaren lantze eta espezializazioak, joko abiadura eta intentsitatea handitzea ekarri du. Emakumezkoen kasuan honako prestakuntza hau ez da hain neurri handian ematen, eta soilik maila altuenean ikus daiteke abiadura eta intentsitate handiko errugbia.

Ane Zabala

Ekinbus martxan jarri da


Ane Zabala
“Do it yourself”. Horixe da egun hauetan Leioako unibertsitatean geldiaditxo bat egin duen ekinbusaren leloa. EHUko ikasleen artean kultura sustatu nahi duen autobus honek, hiru kampusak zeharkatuko ditu hurrengo egunetan. 
Autobus berezi hau enpresak sortzeko babesa ematen duten unibertsitateko hiru programen ekimena da; Araban Inizia, Bizkaian Zitek eta Gipuzkoan Entreprenari. Ekimen hau, autoenplegura jo beharko duten kolektiboei dago zuzenduta neurri handi batean. Horregatik, urriaren 17tik 21era, 11:00etatik 15:00etara, Leioako unibertsitatean, Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, Arte Ederren Fakultatean eta Mikel Laboa plazan kokatuko da ibilgailua.
Ikasleak autobusera erakartzeko, honen estetika deigarria izateaz gain, Elektrotuna orkrestak zuzeneko musika eskainiko du, eta antzerki talde batek emanaldiak eskainiko ditu.
Ikasleak autobusaren barnean ekinbus proiektuari buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango dute, eta baita, programa honi esker beraien enpresa propioa aurrera ateratzea lortu duten ikasleen bideoak ikusi ahal izango dituzte. Horrez gain, autobusera sartzen direnak kamiseta eta tableten zozketan parte hartu ahal izango dute.
Ekinbus-a bisitatzeko aukerarik ez baldin baduzu izan, hurrengo bideoan ekintzari buruzko informazioa eskuragarri uzten dizugu. 


Ekinbus-ak Bizkaian hasiko du bere ibilbidea eta, ondoren, Araba eta Gipuzkoako Campusetara abiatuko da:
• Bizkaiko Campusa: urriaren 17tik 21era.
• Arabako Campusa: urriak 26, 27 eta 28 eta azaroak 2 eta 3.
• Gipuzkoako Campusa: azaroaren 14tik 18ra.

jueves, 20 de octubre de 2011

Marquezek Moto2-an jarraitzea erabaki du: "Oraindik oso gaztea naiz"

Marc Marquezek prentsaurreko bat eskaini du hurrengo urtean Moto2-an jarraitzea erabaki duela jakinarazteko. Denboraldi hasieratik zuela helburua Moto2-an beste urte bat egitea eta nahiz eta uste baino askoz emaitza hobeak lortu ez duela asmoz aldatuko.
"Oraindik oso gaztea naiz eta kategoria ertainean osatu nahi dut, Dani Pedrosa, Jorge Lorenzo eta beste hainbat piloto espainolek egin zuten moduan eta ahalik eta esperientzia handiena lortu" esan du Marquezek.
Pilotu katalanak onartu zuen Moto GPra joateko aukerak izan dituela, hainbat ekipok eskaini diotelako, baina orain kategoriaz igotzea ez dela erabakirik egokiena.

"Erabakia neurea izan da" baieztatu du Marquezek prentsaurrekoan eta gaineratu du presio handia egin diotela komunikabideek Moto GPra igarotzeko. 





Amaia Zabala

martes, 18 de octubre de 2011

Bengoetxea VI.ak aurrera jarraituko du lau t´erdikoan

Lau t´erdiko Txapelketako final laurdenetarako txartela lortzeko norgehiagokak jokatu dira asteburuan. Olaetxeak Bengoetxearen aurka galdu zuen eta Saralegik Ives Salaberriren aurka. Apustuek ziotena bete egin zen eta faboritoak sailkatu ziren.

Bengoetxea IV.ak. Olaetxearen aurka jokatu zuen larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan. 22-10eko emaitzarekin irabazi zion Bengoetxeak. Leitzarrak errez irabazi zion lizartzarrari, honek, frontoian duen esperientzia guztia erakutsi baitzuen. Olaetxeak saiatu zen guztia ematen hasieratik, baina eskuetako minak ez zion utzi nahi adina ematen.

Horrela bera, datorren igandean, urriak 23, Oinatz Bengoetxeak Juan Martinez de Irujoren aurka jokatuko du Eibarko Astelena pilotalekuan. Irujoren aurka irabaziko balu  finalerdietako ligaxkara sailkatuko litzateke zuzenean. Leitzarrak aurkari gogorra dela baina ilusioz jokatuko duela adierazi du.





Amaia Zabala

lunes, 17 de octubre de 2011

Josetxo Rodríguezek ziberkazetaritzako hitzaldia eskaini du Euskal Herriko Unibertsitatean

Internetek kazetaritza klasikoan eragin dituen aldaketen ondorioz, bere oinarriak berrezarri behar izan ditu azkar mugitzen den gaur egungo mundura  egokitzeko
Gero eta garrantzi gehiago hartzen ari dira egunkari digitalak. Hori dela eta, Josetxo Rodríguezek,  Deia egunkariaren bertsio digitala lantzen duen kazetarietako batek, web orrialde arrakastatsu bat izateko pausuak azaldu ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eskainitako hitzaldian.
Bertan azaldu duenez, kazetari digital on batek begi asko, belarri asko eta interes handia izateaz gain, irakurleari interesatzen zaiona detektatzeko ahalmena izan behar du. Zeregin horretan asko laguntzen du internet. Izan ere, gaur egun web gunean sartzen diren erabiltzaileek zer irakurtzen duten, zer bideo ikusten duten, hau da, web gunean zehar ze ibilbide jarraitzen duten jakin dezake kazetariak. Horrela, irakurleari interesatzen zaion informazioa zein den ezagutzeko aukera du.
Bestalde, internetek informazioa lortzeko bideak areagotu ditu, eta gaur egungo kazetariek, beste web gune batzuk, blogak ,eta beste zenbait gune erabil dezakete informazioa biltzeko.
Hitzaldian azaldu duen bezala, egunkari digitalen ezaugarri nagusietako bat multimedia elementuen erabilera da. Izan ere, irakurleak gertakari baten inguruko testua izateaz gain, informazio hori osatzen duten argazkiak, bideoak, soinuak, etab. bere esku izan ditzake baita. Azken finean web guneen helburu nagusia irakurleak erkartzea da, eta horretarako, informazio serio eta ondo prestatua eskaintzeaz gain, irakurleari arreta deituko dioten beste zenbait elementu erabiltzea garrantzitsua dela adierazi du Rodríguezek.
Azkenik, Deiako kazetariak, sare sozialen garrantzia aipatu du irakurleak erakartzeko orduan. Kontuan izanik gaur egun gizartearen gehiengoak sare sozialetan denbora handia egoten dela, irakurleak erakartzeko tresna oso eraginkorrak dira.

Ane Zabala

Historian lehen aldiz, Venezuelak irabazi dio Argentinari


Venezuelak 1-0 irabazi dio Argentinari, historian lehen aldiz,  2014ko Brasilgo Munduko Txapelketako faseko partidan. Athletic-eko jokalari Fernando Amorebietak sartu du gola, buruz eta 61.minutuan.

Puerto La Cruzen jokatu dute partidua, Jose Antonio Anzoategui estadioan, eta 40.000 ikusleren aurrean. Argentinako taldean, besteak beste, Messi, Higuain eta Di Maria aritu dira.

Fernando Amorebieta Venezuelako Anzoategui estatuan jaioa da 1985ean eta bi urte zituela etorri zen Euskal Herrira. Bere gurasoak Iurretakoak (Bizkaia) izan arren, lan bila joan baitziren Venezuelara. 2005.urtea ez geroztik Athletic-eko lehen mailako jokalaria da.

Amorebietak orain arte Espainiako selekzioko behe mailako taldeekin jokatu izan du, baina inoiz ez lehen mailakoekin. 2008ko deialdi batean ordea, Venezuelak berarekin lehen mailan jokatzeko aukera eman zion.

domingo, 16 de octubre de 2011

Saúl Fernández: "Ez da erraza izango, baina, lortuko dugu"

“Deportivoaren inguruko kexak eta zalantzak ulertzen ditut”, adierazi du taldearen erdilariak


Ane Zabala
Saúl Fernándezek, Deportivo-ko erdilariak, bere taldearen inguruko kexak eta zalantzak ulertzen dituela adierazi du twitterren. Izan ere, bigarren mailan jolasturiko azkeneko lau partidutan soilik lau puntu gehitu ditu taldeak, eta emaitza hauek ez zaizkio asko gustatu afizioari. 
Egoera honen aurrean Saúlek jarrera positiboa du eta nahiz eta bidea zaila izango den, lortuko dutela sinisten du. “Ez da erraza izango, baina, lortuko dugu.” “Nahiz eta azkeneko emaitzak oso onak ez diren izan, Deportivoa sailkapenaren goiko postuetan dago koatuta, eta seguru nago datorrena hobea izango dela”, esan du erdilariak. 
Futbolariak denboraldi honetan izandako bigarren lesioa gainditu ostean hirugarren partidua jolastu du, eta pozik dagoela adierazi du: “Pozik nago ez dudalako minik sentitzen, gutxinaka gutxinaka erritmoa hartzen noa”.
Taldeari dagokionez, zelaian hobeak direla erakutsi behar dutela adierazi du jokalari Asturiarrak, eta horretarako lanean jarraitu behar dutela argi utzi du. “Hobetzen jarraitu beharra dago, puntuei ihes egiten utzi gabe”. 
Azkenik, erdilariak afizioari eskerrak emateko aprobetxatu du sare soziala. “Eskerrik asko atzo taldeari emandako babesagatik, beti bezala 10 bat”, adierazi du Saúlek. 

Bisitatu Saúl Fernández-en twitterra: http://twitter.com/#!/SaulFdez7

Guti: “Gauzak horrela jarraituz gero, denboraldi honetan erretiratuko naiz”

"Besiktas-a futbol talde bat baino, zirku bat dirudi", adierazi du jokalariak.

Ane Zabala


Gutik twitterren aitoru du ez dagoela bat ere pozik bere oraingo egoerareakin Besiktas futbol talde turkiarrean. Gainera, jolasteari utzi diezaiokelaren posibilitatea aztertzen dagoela adierazi du futbol jokalariak. “Gauzak horrela jarraituz gero, denboraldi honetan erretiratuko naiz. Nire semeen ondoan bizi nahi dut”.  “Futbolaren ateak ixten ari zaizkidala ikusten ari naiz, lehenengo Real Madrilarenak, eta orain futbolarenak”, gehitu du Torrejonekoak. 
Aurreko larunbatean Kayserisporren aurka jolasturiko partidua galdu ondoren (0-2) , twiterren lur jota dagoela adierazi du: “Larunbatekoa porrot gogorra izan da”. Horrez gain, bere taldeari hitz kritiko batzuk esakini dizkio, Beskitas-a futbol talde bat baino, zirku bat dirudiela esanez. “Izen asko, baina talde gutxi. Afizio honek ez du hau merezi”. Afizioari barkamena eta pazientzia izatea eskatu dio sare sozialaren bidez, eta zoriontsu erretiratzeko, Besiktasarekin batera liga irabazi nahi duela adierazi du. 

Bisitatu Gutiren Twitterra: http://twitter.com/#!/Guti_SER

miércoles, 12 de octubre de 2011

David Canalen historia, familia atletismoaren gainetik

 David Canal etorkizun handiko atleta zen. 400 metroko lasterketetan makina bat: Bost domina Europan, lortutako azkenengoa zilarrezkoa; Espainako txapelketa indorrean errekorra... Baina bere alaba jaio zenean gauzak aldatu egin ziren. Ezin zuen lehen bezain gogor entrenatu, orain ardura handia zeukan bere familiarekin. Nahiz eta etxeko zereginak betetzearekin batera entrenamendu saioak bikoiztu, bere gorputza ez zuen lehen bezain ondo erantzuten eta txarto lo egiten zuen. Hau dela eta depresio batean sartu zen eta tristura hori hiltzen saiatzeko asko jaten hasi zen. Loditu egin zen eta burlak hasi ziren, federazioko presidentearenak adibidez. Bekaren zati handi bat kendu zioten eta bere alabaren ahoan janaria jarri ahal izateko lanean jarri zen entrenatzen zuen bitartez.
 Bere urrezko etorkizuna ez zen orainaldian bihurtu, orain Corte inglesean lan egiten du. Baina pertsona askoren ustez historiako lasterkari espainiar bikainena dena, ohorezko gizon bat dela dakigu, familia kirolaren gainetik jarri zuen.

Mikel Vitores

http://www.marca.com/2011/10/11/atletismo/1318321577.html?a=PR3dc59ae4c30b0ece3eacd859f4b36194d&t=1318761963


Rafa Nadalen kiroltasuna

Publizitatea eta hedabideek harrokeria eta ego handiak estimatzen dute gaur egun: Lebron James, Cristiano Ronaldo, Jose Mourinho…  Deklarazio gogorrak bilatzen dira. Lehiakidea gutxietsi, batzuetan mesprezatu. Kirolaz hitz egiteko orduan beti aipatzen dira bere nolakotasunak, ohikoenak errespetua eta talde-kidetza. Baina gauza hauek gero eta gutxiago ikusten dira. Rafa Nadalen kasuan, kirol izaera moderno honek ez dauka agertzerik. Mallorkako tenis jokalaria “fair play’’-ren  adibide argia da, eta hedabide handiek irudi hori ere aprobetxatzen dakite. Bacardi edariak “Champions Drink Responsibly” kanpainarako Nadal aukeratu zuen. Edari alkoholdunekin arduratsu izatea bilatzen du kanpaina, eta jokalariaren karismaz aparte, bere kiroltasuna da giltza mezu horretarako. Kanpaina horren ekitaldi batetik bueltatu berri da Nadal, bere Twiterrean horren berri eman du. Badirudi kiroltasunarentzako itxaropen pixka bat geratzen dela.

Mikel Vitores


http://www.tutrago.com/Noticia-1714-Rafael-Nadal,-nombrado-embajador-mundial-de-%22Champions-Drink-Responsibly%22-de-Bacardi-Limited

http://twitter.com/#!/RafaelNadal



lunes, 10 de octubre de 2011

Parkour: hiria jolastoki

2001. urtean estreinatu zen  Yamakasi film frantziarra sekulako arrakasta izan zuen bere garaian. Bertan, zenbait gazte agertzen ziren sekulako saltoak eta ezinezko mugimenduak egiten, hiria jolastoki bilakatzen zutelarik.  Nahiz eta akrobazia horiek bakarrik fikzioan posibleak diren dirudien, filma, errealitatean praktikatzen den Parkour kirolean oinarritu egiten da. 


Yamakasien istorioa eta kirola, askotan bizitzeko filosofia ere bihurtzen dena, praktikatzen dutenak ulertzeko, David Belle aipatzea ezinbestekoa da. Izan ere, bera izan zen kirol berezi honen sortzailea. 

Bellek beti sentitu izan zuen libre sentitzeko bide baten beharra, zerbait berriaren beharra. Horrela, gabezi horiek asetu nahiean, jolas bat asmatu zuen non hiritik ahalik eta azkarren desplazatu beharra zegoen, soilik gorputza erabiliz eta hiriko objektu guztiak gaindituz. Gutxinaka gero eta gazte gehiago interesatzen hasi zen jolas horretan eta talde bat sortu zuten, Daviden gidaritzapean. Nahiz eta pelikula influentzia handia izan zuen kirola ospea lortzeko garaian, traceurs esaten zaie hau praktikatzen dutenei, eta ez yamakasi.

Parkour-a Frantzian sortu bazen ere, gutxinaka munduan zehar zabalduz joan da. Espainian, parkour praktika oso zabalduta ez dagoen arren, gero eta gehiago dira animatzen ari direnak.  Kirol hau praktikatzeko ezinbestekoak dira malgutasuna eta sasoi onean egotea, bai fisikoki eta bai mentalki. Izan ere, traceursek dioten bezala: "nahiz eta jausten jakin, jausiak ikaratu egiten bazaitu ez da ongi aterako".



Ane  Zabala

Bobsleigh: izotzezko suziriak

XIX. mendearen amaieran Suitzako Alpetan jaio zen narra jaitsiera modalitate hau. 1897. urtean lehenengo kluba fundatu, eta mundutik zehar hedatzen hasi zen. Zenbait urte geroago, Bobsleigh-ko Nazioarteko Federazioa sortu zen, eta joko olinpikoen kirola izatera igaro zen.

Berezitasunez beteriko kirola da, arriskutsua eta zehaztasun handikoa. Kirol hau praktikatzerako orduan, pisua funtsezko elementua da, hau da, beharrezkoa da gorpuzkera handia izatea. Horregatik, hasiera batean kirol hau praktikatzen zutenak, soilik gizonezkoak ziren. Hala ere, 1952. urtean kirolaren araudia aldatu, eta emakumeak kirol honetan parte hartzen hasi ziren.

Lasterketa batean arrakasta lortzeko, irteera momenturik kritikoena da, irabazlea besteetatik desberdineko duen unea, hain zuzen. Izan ere, oso desberdintasun txikia dago lehiakideek lortutako emaitzen artean. Horregatik, ezinbestekoa da lasterketaren hasieran ahalik eta abiadura handiena lortzea, eta horretarako kirolariak azkarrak eta indartsuak izan behar dira.
Hasierako bultzada ona baldin bada, orduan lasterketaren emaitza ona izango da baita.


Kirol arriskutsua da bobsleigh-a. Lasterkariek 150 km orduko abiadurak gainditu egiten dituzte, eta nahiz eta kasko eta jantzi bereziekin horniturik doazen, istripu bat hilgarria izan daiteke.


Horrez gain, kirol garestia da baita. Izan ere, instalazio bereziak behar dira kirol hau praktikatzeko. Arrazoi horregatik, Europako Iparraldean dauden herrialde jakin batzuk eta Estatu Batuetako herrialde jakin batzuk baino ez dituzte kirol hau praktikatzeko pistak.

Tenperatura hotzetako herrialdeak kirol honetan hoberenak izaten dira, baina ez beti. Horren adibide da Jamaika, 1988. urtean joko olinpikoetan lehiatu zena. Nahiz eta ez zuten emaitza ikusgarriak lortu panorama mediatikoaren arreta deitu zuten eta lehiaketa garrantzitsuenetan toki bat lortu zuten.
Istorio berezi hau zinemara eraman zen Disney-ren eskutik, "Cool runnings" filmaren bitartez, arrakasta izugarria izan zuen. Benetan kirol berezia dela.
Ane Zabala

Eneko Llanos, triatleta profesionalak, Hawaiko IroNman proba abandonatu behar izan du estomagoko minengatik

Eneko Llanos triatleta gasteiztarrak Hawaiko IroNman proba bertan behera utzi behar izan du gaur goizean, bizikletako zatian ziohala estomagoko minengatik. 80.kilometroan izan da hau eta ezin izan ditu aurreikusitako 180 kilometroen erdiak ere egin. 

Gasteiztarrak bere Twitterrean konfirmatu du bere erretiroa eta "eskerrak" eman dizkie jarraitzaile guztiei emandako elkartasunagatik. Gaineratuz, hau pasatu dela eta orain aurrera begiratu behar duela, urriaren 24ean Hawaien ospatzen den munduko XTerra txapelketa baitu buruan. Bestalde, Craig Alexander zoriondu du "karrera ezin hobea" egin duelako. 

Denboraldi honetan, bigarren aldiz erretiratu behar izan du estomagoko arazoengatik. Martxoan, Ironmanen (Abu Dhabi) ere berdina gertatu baitzitzaion eta ezin izan zuen helmugara iritsi.


domingo, 9 de octubre de 2011

Sebastian Vettel Formula 1-eko munduko garaile bigarren aldiz



Sebastian Vettelek bere bigarren titulua eskuratu du Japoniako Sari Nagusian, bertan hirugarren egin ondoren. Alemaniarra 24 urterekin bi Sari Nagusi irabazi dituen  pilotu gazteena bihurtu da, Fernando Alonsori gailenduz.

Suzukako karreran Button izan da garaile, Alonsoren aurretik, honek bigarren egin baitu. Eta hirugarren postuan Vettel.

Suzukako karreran Button izan da garaile, Fernanodoren aurretik, honek bigarren egin baitu. Eta hirugarren postuan Vettel.

Vettelek lehen postuari eustea lortu du lehen gurpil aldaketen ondoren, baina orduantxe Button sartu da erasoan eta gerturatuz joan zaio. Dagoeneko Hamilton atzean gelditua zen eta lehia nagusia Massarekin izan du, azkenaldian bezala.


 Helmugara bi segunduren buruan iritsi dira lehen hiru sailkatuak. Vettelek hirugarren postua nahikoa zuen eta automatikoki munduko txapeldun bihurtu da.





Amaia Zabala