Surfa modan dagoen kirola izateaz gain, praktikatzen dutenentzat, bizitza estilo bat da baita
Edozein urtarotan itsasora begira ezkero, surflariak ikusi daitezke, surf oholen gainean olatuak zamalkatzen. Askok diote kirola izateaz gain naturarekin loturiko bizitza estilo eta filosofia dela. Gero eta gehiago dira surfa praktikatzera animatzen direnak, izan ere, kirol honek eskaintzen duen askatasun sentsazioa oso erakargarria da. Euskal Herrian kirol honen zaleak ugariak dira, batez ere, dagoen hondartza eskaintza handigatik. Surfa kirol berezia dela ezin da ukatu, ezta munduko itsasoak konkistatu dituela ere.

Hala ere, oholak ez lirateke ezer izango surflaririk gabe. Euskal Herrian asko dira kirol hau praktikatzen dutenak eta baita surfaren munduan arrakasta lortu dutenak. Eneko eta Kepa Acero getxotarrak edo Aritz Aranburu zarauztarra dira horren adibide. Azkeneko hau, urte gutxitan surfaren elitean sartu da bete betean. 2007.urtean Europako txapeldun izan zenetik surfaren lehenengo mailan lehiatzera salto egin zuen eta egun, munduko 45 surflari onenen artean dago.
Surfaren munduan gizonezkoak nagusi badira ere, kirol hau praktikatzen duten emakumezkoen kopurua urtero handituz doa. Gero eta gehiago dira surfera profesionalki dedikatzen direnak eta baita neskentzat antolatzen diren lehiaketak ere.
Modan dagoen kirola dela ezin da ukatu eta hori kontuan izanik, ulertzen da gero eta surf eskola gehiago egotea. Izan ere, surfa, erraza badirudi ere, ez da kirol makala eta olatuak ondo surfeatzen ikasteko ezinbestekoa da maisu on bat izatea. Gero eta gehiago dira olatuak hartzera ausartzen direnak, surfa praktikatzeak eskaintzen duen sentsazioaz erakarrita. Kirol berezia da surfa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario