lunes, 26 de septiembre de 2011

Barçaren 3-4-3 sistema

Futbola grisa bihurtzen ari zen. Teknologia berriak, jokalari indartsuen garrantzia, estrategia defentsibo ugari...
Arrigo Sacchik landatutako hazia 80. hamarkadaren amaierako Milan taldearekin bere fruituak ematen zituela zirudien. Baina ez da horrela izan. Jokalarien belaunaldi ikusgarria atera zen Espainatik, bereziki Kataluniatik, eta kolorea itzuli zion munduko kirolik ospetsuenari. Eraso jokuaren kolore horren errepresentazio fidela da 3-4-3 joku sistema (hiru defentsa, lau erdilari eta hiru aurrelari). Johan Cruyff bikainaren estiloa kontuan hartuta, Pep Guardiola Bartzelonaren entrenatzaileak aipatutako joku eskema erabiltzen ari da partidu batzuetan. Konzentrazio eta trebetasun handia behar da marrazki hori erabilita ondo jokatzeko, baina ez ahaztu Abidal, Xavi eta Messi bezalako jokalarietaz ari garela. Baloiaren jabetza murriztuz defentsa lanetan esfortzu handiagoa egin behar dute Bartzelonakoek, baina haien adaptazio kapazitatea ikusgarria da. Cesc, Messi, Busquets, Alves... balio anitzeko jokalariak dira eta posizio ezberdinetan ibili dezakete eta ondo jokatu gainera.
  Nahiz eta sistema arriskutsua izan talde handien kontra jokatzeko, gauzak ondo egiten badira oso eraginkorra da. Erabiltzeko zaila den arma bat bezalakoa, ondo entrenatutako pertsonaren eskuetan hilgarria.


No hay comentarios:

Publicar un comentario