lunes, 19 de septiembre de 2011

Iruñean hasiko da Espainiako itzulia 2012an

1994az geroztik ez zen igaro Nafarroatik Espainiako itzulia
Iruñean hasiko da Espainiako itzulia 2012an
Itzuliaren hasieran Miguel Induráini omenaldi bat egitea dela asmoetako bat jakinarazi du Nafarroako gobernuak eta Unipublic-ek.
Datorren urteko Espainiako itzuliari Iruñean emango zaio hasiera abuztuaren 18an. Atariko batekin hasiko da  eta ondoren Iruñean hasi eta Vianan amaituko den etapa bat izango da. Irailaren 8an jakinarazi zuten , Javier Guillén karrerako zuzendariak eta Roberto Jiménez Nafarroako Gobernuko presidente ordeak Solaresen (Nafarroa). 1994.urtetik ez zen igarotzen itzulia Nafarroako hiriburutik.
2011ko itzulia amaitu berria den honetan, Juanjo Cobo irabazle izan delarik, 2012ko itzulia antolatzen ere berehala hasiko direla jakinarazi dute antolatzaileek. Oraindik argi ez eduki arren, posible dela lehen etapa, entzierroko ibilbidetik igarotzea eta zezen plazan amaitzea gaineratuz. Jiménez presidenteordeak jakinarazi zuen, nahiz eta, oraindik itzuliaren ibilbidea argi ez izan beraien asmoa Nafarroako geografiaren zati handi batetik igarotzea dela.
Espainiako itzuliak 2012an Nafarroan izango duen ibilbideak  1,3 milioi inguruko kostua suposatuko duela adierazi du Roberto Jiménezek eta diru hau iturri ezberdinetakoa izango dela.                                                      
“Espainiako itzuliaren irteera Iruñean izatea aukera ona da Nafarroarentzat, munduari erakusteko nolakoak garen. Aukera hau behar bezala aprobetxatuko dugu, gogoratzeko moduko irteera bat antolatuz"
                                               Roberto Jiménez, Nafarroako    Gobernuko presidenteordea
Miguel Induraini omenaldia
Nafarroako gobernuak eta Unipublic-ek, Espainiako itzuliaren enpresa antolatzailea, Miguel Induráin gogoan izan zuten.  Jakinarazi dutenez, beraien helburuetako bat itzuliaren hasieran txirrindulari nafarrari omenaldi bat egitea da, bere ibilbide profesionalagatik. Bost tour eta bi giro irabazi zituen besteak beste. Gaineratuz, oraindik ezer zehazteko dagoen arren, asmoa atarikoaren hasieran Indurainek ibilbidea bizikletaz egitea dela, zale guztien txaloak jaso ditzan. Bestalde Unipublic-ek adierazi du, etapen ibilbideak Indurainekin konsultatu nahi dituela.
                                   "Nafarroa oso lotuta dago ziklismoarekin eta Miguel Induráin txirrindulari Nafarraren mitoak asko lagundu du horretan"


            Roberto Jiménez, Nafarroako Gobernuko presidente ordea

No hay comentarios:

Publicar un comentario