domingo, 25 de septiembre de 2011

Skate-a: Bizitza gurpil gainean

Skate-a azkeneko urte hauetan izugarri zabaldu da Europan zehar Estatu Batuen influentziari esker, non, skatearen tradizioa sustraituta dagoen gazte, eta ez hain gazteen artean.

Esan daiteke Kirol hau surfaren adar edo desbideratze bat dela. XX. mendearen hasieran sortu zenean, patinen gurpilak finkatuta zituzten zurezko zatiak erabiltzen ziren kirola praktikatzeko. Hasierako taula horiek oso ezegonkorrak ziren arren, denborarekin eboluzionatuz joan dira, bai forman eta bai materialean, eta horren ondorioz, patinatzaileen maniobra ahalmena handitu da.

50. hamarkadan surfa eta skatearen ospea handituz joan zen. 60. hamarkada skatearen urrezko garaia izan zen Estatu Batuetan. Izan ere, skateari sekulako publizitatea egin zitzaion surf aldizkarietan eta Vans bezalako markek skatearen ospea handitzea eragin zuten. Horren ondorioz, surflari askok modalitatez aldatu, eta surfetik skatera egin zuten salto.


Hamarkada honetan lehenengo nazioarteko lehiaketak burutu ziren eta skatearen inguruan egindako pelikula, aldizkari eta publizitateari esker kirol honen ospea handitu egin zen, ez bakarrik Estatu Batuetan, baizik eta mundu osoan zehar. Hala ere, 60. hamarkadaren amaieran beherakada bat jasan zuen skatea praktikatzearen segurtasun eskasa zela eta. Izan ere, garai hartan kirola praktikatzeko erabiltzen ziren materialak kalitate gutxikoak ziren, eta horren ondorioz, skater askok erorketa larriak jasaten zituzten.





70. hamarkadan skatea berpiztu egin zen eman ziren garapenei esker. Alde batetik, Frank Nasworthy surflariak, poliuretanoz egindako gurpilak garatu zituen. Bestetik, skatearen munduko enpresek produktu gehiago eskaintzen hasi ziren, eta proiektu eta ideia berritzaile asko eraman zituzten aurrera. Skatepark ugari eraiki ziren, non, skaterrek kirola praktikatzeko askatasun osoa zuten. Lehenengoa 1976. urtean eraiki zen, Floridan. Horrez gain, lehenengo skater famatuak agertu ziren garai hartan, eta estilo berriak garatu ziren baita. Gainera, skatea kirol soil bat izateari utzi zion, eta bizitza modu bat, sentitzeko modu bat eta janzkera bat sortu ziren skatearen inguruan. Gaur egun, gazteen artean arrakasta handia izaten jarraitzen du. Izan ere, kirola sortu zenetik ez du bere erakargarritasun berezia galdu. Mundua desberdin ikusten da gurpilen gainean. 







No hay comentarios:

Publicar un comentario