domingo, 2 de octubre de 2011

Euskal derbia

Euskal futbolaren partidu klasikoena Athleticek irabazi du eta Anoetatik oso garrantzitsuak diren 3 puntu eraman ditu. Fernando Llorenteren bi golak erabakigarriak izan dira, eta Iñigo Martinezen gol ikaragarria ez du balio Errealaren garaipena lortzeko.

Partiduaren protagonismoa aipatutako bi jokalariek izan dute, nahiz eta Llorentek, ohikoa den bezala, nahiko makal ibili partidu osoan. Errealako jokalari gazteak bere zelaitik jaurtiketa bikaina egin du eta Iraizoz oso motel ibili denez, jardunaldiko golik ederrena sartu du, Baptista eta Pedro Leonen tantoekin lehian.
Partiduaren lehenengo zatian Athleticek izan ditu aukera hoberenak Llorente eta Munainen oinetan, eta Donostiako taldea baino kalitate handiarekin jokatu du. Hau horrela izanda, inori ez dio harritu lehen gola bilbotarrena izatea. De Marcosen pase on bat Llorenteri heldu zaio, eta mugimendu eder batekin Bravo atezaina garaitu du. Hori izan da errioxarrak partiduan egin duen gauza on bakarra, bigarren golarekin batera. Bigarren partea beste istorio bat izan da. Txuri urdinek indarrarekin atera dira zelaira eta Zurutuzak aukera on bat izan du.

Berdinketa lehen aipatutako Iñigo Martinezen golaren esku etorri da, eta partidua tenstio handiarekin bizi izan da. Athleticek momentu txarrak bizi izan ditu eta Griezzmanen jaurtiketa bat zutoinean jo du. Azkenean, Amorebietaren pase on bat Llorentek atearen hondora bidali du eta zuri gorriek pozik joan dira etxera. 


                                                                     Partiduaren golak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario