lunes, 5 de diciembre de 2011

Aimar Olaizolak igandeko lau térdiko finalerako konfiantzarekin eta sentsazio onekin dagoela esan du



Pilotari goizuetarra Miribillako pilotalekuan ibili da iganderako entrenatzen

Aimar Olaizola Miribillako Bizkaia pilotalekuan aritu da igandean Juan Martinez de Irujoren aurka jokatuko duen lau térdiko finalerako entrenatzen. Gaur, abenduak 5, eman duen prentsaurrekoan animaturik agertu da.

Prestaketa lanetan Mikel Olaetxea pilotaria izan du lagun eta “konfiantzarekin eta sentsazio onekin” dagoela esan du gaur eman duen prentsaurrekoan. Pilotari goizuetarrak lesioaren ondorioz zituen beldurrak kentzeko eskertu dituela egun hauek esan du, gaineratuz, geratzen zaizkion egunetan beldurrak erabat galduko duela.

                                                                          “Oraindik sei egun ditut aurretik, beldurra guztiz kentzeko”.
                                                                                                                                          Aimar Olaizola





Goizuetako pilotariak finala abenduaren 4ra atzeratzea eskatu zuen ezker eskuko atzamarreko lesioa zela eta, baina aurreko astean minekin jarraitzen zuela eta finala abenduaren 11ra, igandera, atzeratzeko eskatu behar izan zuen. 


                                                                  Amaia Zabala 


No hay comentarios:

Publicar un comentario