domingo, 18 de diciembre de 2011

Barsa oraingoan ere nagusi


Bartzelonak garaipen garrantzitsua eta liderazgoa  lortu zuen berriro ere Santiago Bernabeun. Denboraldi honetan aurka jokatzen zuten lehen aldiz zen eta Josep Guardiolak zuzenduriko taldeak garaileak desberdintzen dituen handitasunarekin jokatu zuen, bere futbolik onena erakutsiz.  Nahiz eta zuriek lehen denboraldia gol batekin hasi zuten, berehala eman zion buelta talde katalanak partidari. Bartzelonak 1-3  garaitu zuen eta  hiru puntuak eurentzat izan ziren.

Benzemak 1-0 ekoa lortu zuen  partiduko lehen zatian, baina Alexisek berdinketa lortu zuen 29. minutuan. 1-2koa Xavik lortu zuen  52. minutuan eta azken 1-3koa Cesc Fabregasek egin zuen 65. minutuan.



Real Madrilen gola jokalariak ohartzerako etorri zen. Victor Valdesen hutsegitea izan baitzuen, Abidali pase luzea egin baitzion, eta Di Mariak hartu zuen baloia. Argentinarra erdira joan zen bertatik jaurti zuen baloia eta Busquetsen errefus faltsuaren ondorioz Benzemarengana iritsi zen baloia. Jokalari frantziarrak ez zuen aukerarik galdu eta gola sartu zuen, honela markagailuan 1-0ipiniz. , 6.minutuan Iker Casillasek sekulako geldialdia egin baitzion Messiren jaurtiketari.

Mourinhoren taldea bikain hasi zen, inor ohartzerako irabazten ari ziren, ezta entrenatzaileak berak ere ez zuen esperoko horrelako hasierarik. Baina Barsa ez zen kikildu 15 partidu jarraian irabaziak zeramatzan Real Madrilen aurka. 
 
Xavi falta jaurtiketa zuzenaz saiatu zen berriro ere 22.minutuan baina Real Madrilen atezainak ez zion baloiari sartzen utzi. Jokalari portugaldarrak sekulako aukera izan zuen 24.minutuan baina zurien kalterako baloia desbideratu egin zen. 29.minutuan iritsi zen berdinketa. Messiren jokaldi bikaina aprobetxatuz Alexisek 1-1 ipini zuen markagailua.

Bigarren zatian, Bartzelona izan zen buru. 7.minutuan Xavik Bartzelonaren bigarren gola sartu zuen, markagailuak 1-2 ipiniz. Jarraian, 16.minutuan beste saiakera bat egin zuen Bartzelonako jokalari  den Alexisek, baina Iker Casillasek ederki  gelditu zuen.

19.minutuan Cristiano Ronaldok izan zuen markagailua berdintzeko aukera, baina berriro ere kanpora joan zen honen jaurtiketa. Bartzelonaren aldeko hirugarren gola Cesc Fabregasek sartu zuen Dani Alvesen paseari esker 65.minutuan.



Azken uneetan, 83.minutuan Real Madrilek izan zuen aukera on bat, baina Kakaren saiakera ez zen gol bat lortzeko adinakoa izan. Horrela “mende honetako partidua” 1-3an gelditu zen eta Bartzelonak eraman zituen hiru puntuak etxera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario