lunes, 5 de diciembre de 2011

Kartzela zigorra eskatzen dute Aurrera de Ondarroako jokalari batentzat

Gipuzkoako fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du Aurrera de Ondarroa klub bizkaitarraren jokalari batentzat. Mondragoi taldeko beste jokalari bati sudurra apurtzeaz akusatzen dute.
Gertaera aurreko urtarrilean eman zen, bi taldeak partidu batean lehiatzen ari zirelarik. Akusazioak dioenaren arabera, ustezko erasotzailea eta biktima lurrera erori ziren lasterketa baten ondoren. Fiskaltzaren testuak azaltzen duenez, ezbehar txiki honen ondoren, Aurrerako jokalariak aurkariari “bere atzekaldetik gerturatu zitzaion” eta, “bere segurtasuna erasotzeko asmoarekin”, ustez “ukabilkada bat eman zion sudurrean lurerra botaz”, eta ondoren “merezi zuen” esaldia aurpegiratu zion.
Erasoaren ondorioz, Mondragoiko jokalaria Alto Deba ospitalera eraman behar izan zuten. Bertan zenbait proba kliniko eta radiologikoen ostean desplazamendurik gabeko sudurreko haustura itxia zuela adierazi zuten medikuek.
Biktimak lan-baja hartu behar izan zuen hausturak sortzen zizkion arazoengatik. Fiskaltzak delitutzat hartzen du partiduen gertatutako eraso hori eta horregatik, hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du Aurrerako jokalariarentzat. Horrez gain, Mondragoiko jokalariari 740 euroko kalte-ordaina ematea eskatzen du baita.
Ane  Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario