domingo, 11 de diciembre de 2011

Madrilen defentsa beldurtia zapaltzen du Bartzelonak

Oraindik ez da heldu hedabideek urtero iragartzen duten "Mendeko partidua". Agian pasadan urteko 5-0 loriatsua izan zen. Baina hori apalkuntza bat izan zen  (futbol erakusketa ezinhobea ere) eta ez bi taldeen arteko lehia ikaragarria. Larunbateko partidua oso berdindua izan zitekeela zirudien, Real Madrila lehen postuan zegoen eta Bernabeun garaiezinak ziruditen. Beste aldean Bartzelona zegoen, historiako futbol talderik hoberena agian.

Victor Valdes Bartzelonako atezainaren huts ikusgarri baten ondorioz Benzemak lehen gola sartu zuen 23 segunduan. Mourinhoren planteamendua ona zen Guardiolaren eskema garaitzeko, baina nola ez, beldurti samarra. Pixkanaka-pixkanaka Kataluniako taldea bere jokua egiten zuen pase neurtuen bidez, lerro apurketekin... eta bere jokalarien magiarekin batez ere. Messiren jokaldi eder baten ostean Alexisek partidua berdindu zuen. Ondoren Xavi eta Fabregasen tantuek partidua markagailua itxi zuten. 1-3, Bartzelonaren erakustaldi berri bat.

                                                                                                                     Mikel Vitores




http://www.mundodeportivo.com/20111210/el-clasico-barca-real-madrid/1-3-nueva-exhibicion-del-barca-en-el-bernabeu_54240937346.html

http://www.marca.com/marcador/futbol/2011_12/primera/jornada_16/rma_bar/

No hay comentarios:

Publicar un comentario