domingo, 18 de diciembre de 2011

Durangoko azokaren 46.edizioa


Aurtengo edizioko kultura gonbidatua galegoa izan da

Liburu eta disko artean, bildu dira aurten ere euskal kulturaren jarraitzaileak Durangoko Azokan urteroko legez. Euskal kulturaren topaleku honek 46.edizioa bete du aurten eta 130.000 pertsonatik gora gerturatu dira.



Durangoko euskal liburu eta diskoen azoka Euskal Herriko argitaletxeen lanen topalekua da. Idazleek eta musikariek atera dituzten lan berriak aurkezteko eta ezagutarazteko modua izaten da eta euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera  ere izaten dute.

Azokaren inguruan,  Haur literatura Aretoa zabaltzen da urtero. Hamabi urte bitarteko haurrek euskal literaturaren mundura gerturatzeko eta gustuko toki bat izan dezaten. Durangoko azoka ez baita liburuen eta diskoen azoka bat soilik, baizik eta euskaldunen eta kulturzaleen topalekua da. Urtero abenduko lehen egunetan era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.

Azken urteotan gainera berikuntza bat izan du. Azokaren ondoan beste karpa bat ipini dute eta  “Ahotsenea” eman diote izena. Hau sortzaileen gunea da, eta bertan mota guztietako ahotsak entzun daitezke. Azokak iraun duen egunetan mota guztietako hainbat talde eta bakarlari igaro dira.

Aurtengo edizioan, 130.000 pertsona baino gehiago gerturatu dira azokara eta egunik jendetsuena asteartea, hilak 6a izan da. Ainhoa Fernández horietako bat izan da, bera urtero joaten da azokara. Bertatik gustukuen duena giroa eta aurki dezakezun  askotariko material  ezberdina da. Gaineratu du, gabonetako opariak erosteko aprobetxatzen duela.

“Durangoko Azokak horrelako arrakasta izatearen arrazoia, jendea sentimenduz etortzen dela eta euskal kulturaren topaleku garrantzitsua dela da”
Ainhoa Fernández



Ramón Jauregik 25 urte daramatza Durangoko Azokara joanez. Bera  Argia aldizkariko postuan egon ohi da. Honela agertu digu beretzat zer suposatzen duen Durangoko euskal liburu eta disken azokak:

“Erreferentzia gune garrantzitsu bat bihurtu da euskal kulturaren eremuan. Esparru honetan lanean ari garenok urtero gatoz hona gure produktuak saltzera eta erosleak ere errrefentzia puntu moduan hartu du. Salmenta guneaz gain harreman gunea ere bada”
Ramón Jauregi

Orreaga Morriosek aurten Durangoko Azokan dagoen 16.aldia du. Bera Gor disketxearen izenean etortzen da. Jende ugari dabilela adierazi digu eta ondorioz Berri Txarraken diska berria agortu zailela jakinarazi digu.

“Aurtengo edizioan arrakasta berezia izan duen produktua Berri Txarraken diska berria izan da, jende mordoak  erosi du eta agortu egin zaigu, ondorioz berriak ekartzeko zain gaude”

           Orreaga Morris

Azokaren sorrera

Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen. Lehen edizioa sortu berri zen Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Durangaldean ondarea eta eskualde kontzientzia bereskuratzeko eta indartzeko asmoz sortu zen elkarte hau.

Frankismoaren diktaduraren garaia izanik, Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea zuen helburu gaur egun elkarteko kide den Arantza Beitiak.

Gerediaga elkarteak euskalgintzan jardunean zebiltzan ororen topaleku  bihurtu zuen. Durangoko euskal liburu eta disko azokaren lehen edizioa Andra Mariko elizpean egin zen eta 19 erakusle izan zituen.

“Azokak lortu zuen oihartzuna ez zen garaiko gobernadore zibilaren gustokoa, ondorioz, erlijio arrazoiak aitzakia moduan jarri eta elizpean egitea galerazi zuen. Ordutik, merkatu plazan egiten hasi ziren, 1947tik 1996ra iraun zuen bertan”.
                                                                      Arantza Beitia

Durangoko azoka pixkanaka liburu eta diskoez haratago, euskal kultur eragileen topagune bihurtu da, merkatu plaza alde batera utzi eta kokapen duina du Landako Erakustazokan 2003.urteaz geroztik Arantza Beitiak adierazi duenez.

Gaur egun 46.edizioa bete du, eta euskal kultura maite duen ororentzat topaleku garrantzitsua bihurtu da.

Jon Irazabal izan da azken hiru hamarkadetan Gerediaga elkarteko zuzendari. Baina, aurtengo ediziotik aurrera, kargu hori hartuko duena, Aiert Goenaga izango da. 30urteko ondarroarra da Goenaga, enpresa eta administrazio zuzendaritzan lizentziatua eta, pertsona eta erakundeen kudeaketan aspezializatua.




Cullturgal

46.edizioko kultura gonbidatua galegoa izan da. Culturgall galegoaren bizilekua da eta kultura galegoa eta hizkuntza zabaldu eta sustatzea ditu helburu nagusitzat. Zutabe nagusiak liburuak, ikus-entzunezko sorkuntza, arte eszenikoak, musika, diseinua eta teknologia berriak ditu. Gizartera begira ditu ateak eta leihoak, zabalik.

Galiziako Kultur Industrien Azokak publikoari argitaletxeen nobedadeak aurkezten dizkie. musikan, ikus-entzunezkoan eta arte eszenikoan azkena, teknologia berrietan joera berriak...

Aurten abenduaren 2tik 4ra ospatu da jaialdia. Iaz Pontevedrako Pazo de la Culturan izan zen eta betetzea lortu zuten, 14.000 lagunek hartu baitzuten parte guztira. Kontzertuak, antzerki emnaldiak, showcase-ak, liburu aurkezpenak, disziplina anitzeko proiektuak, mahaiguruak, hitzaldiak, egileekin berriketaldiak, erakusketak, tailerrak...ekitaldiak asko izan ziren. Galiziako kultur industriek duten osasun onaren indarraren eta dinamismoaren erakusle izan da.

Durangoko diska eta liburu azokak beste hainbeste urtean jarrai dezala euskal kultura maite duten guztiei plazer ematen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario