martes, 13 de diciembre de 2011

Barçak liga gori-gorian jarri du

FC Barcelonak kalitatezko futbolaren lezioa eman zion Real Madrileri aurreko larunbatean jolastutako klasikoan. Barçak bere futbolik onena agerian utzi zuen, erasotzailea eta ukitzailea, mundu osoa berriro ere liluratuz. Nahiz eta zuriek aurreneko jokaldian tanto bat maraktu, Barçak indarberritzea lortu zuen Messi bikain baten eskutik, ia etengabeko hiruko defentsa batekin eta Alexis eta Xaviren hiru gol ikaragarriekin. 


Partidua hasi eta 20 segundura, Valdésen zotitxarreko ekintza baten ondoren, markagailua zurien alde jarri zen. Abidaleri baloia emateko saiakeran, Di Mariak lapurtu eta Ozilen jaurtiketa baten ondoren, Benzemak area barruan zegoen baloia jaso eta Real Madrilaren lehenengo eta azkeneko gola sartu zuen.
Hala ere, Guardiolaren taldeak erasoan jarraitu zuen, eta horrela, 6. minutuan Iker Casillasek Messiren saiakera arriskutsua ederki desbideratu zuen kanpora. Barçak baloiarekin egin zen eta horren aurrean Real Madrilak bere aukerak bilatu behar izan zituen. 10. Minutuan Benzemak Valdesen eskuetara buruz jo zuen Di Mariaren erdiratze baten ostean, eta 24. Minutuan , Cristiano, ate gorri-urdinaren aurrean bakarrik zegoelarik huts egin zuen jaurtiketa desbideratu batekin. Sei minutu geroago, Messik, hiru aurkari gainditu ostean, Iker garaitu zuen potentzia handiko jaurtiketa batekin.
Bigarren zatian gorri-urdinen nagusitasuna nabarmena zen. Berriz hasi eta 7 minututara, Xavik markagailuan 1-2a ezarri zuen. Talde zuria onetik aterata zegoen, eta nahiz eta saiatu ziren, ez zuten berdinketaren gola sartzea lortu. Barçaren urrengo jokaldian Cesc-ek garaipena ezarri zuen.

Orain, Barça Real Madrilarekin berdinduta dago 37 punturekin taularen buruan, nahiz eta partidu bat gehiago jolastu duten. Badirudi liga berriro ere kolore gorri-urdinek hartu dutela. 

Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario