viernes, 16 de diciembre de 2011

Bartzelonaren erakustaldia Real Madrilen kontra... berriz ere.

Ez Madril, ez. Bartzelonatik hurrun zaude. Talde ikaragarria daukazu baina belaunaldi ezinhobe batekin topatu duzu. Indarra daukazu, estrategia, taktika. Baina magiaren kontra ezin da gauza handirik egin. Pasadan urtean "klasiko" asko egon ziren, baina jendearen buruan geratu zena 5-0a izan zen. Esku madarikatua. Esfortzu eta defentsa bikainarekin irabazi zenuen errege-kopa baino oroituagoa. Denboraldi honetan ezberdina izango zela zirudien, baina larunbateko partiduak ezetz erakutsi digu.

23 segundu eta Victor Valdes Bartzelonako atezainak huts ikusgarria egin du, zuriei baloia oparituz, eta Benzemak gola lortu du. Partidua Mourinhoren taldearen alde jartzen zen. Bernabeukoek presio nekaezina egin dute lehenengo minututan, Bartzelonari baloia jokatzen kostatzen zitzaion. Cristianok 24. minutuan falta jaurtiketa potentea egin du baina ez du asmatu. Portugaldarraren partidu oso txarra. Guardiolaren makina funtzionatzen hasi da eta Messiren jokaldi eder baten ostean Alexis berdinketa lortu du. Munduko jokalaririk onenaren talentua lehenengo aldiz agertu eta partiduaren nondik norakoak aldatzen hasi dira.

Atsedenaldia eta gero Xavi zelai erdiko zuzendariak gola lortu du 7. minutuan. 1-2. Alexis talde bisitariari 3. gola eman ahal izan dio, baina Casillasek geldiketa oso on bat egin du. Madrileko taldea bere aukerak izan ditu, irla txikiak bezala itsaso urdin eta granate batean. Barçak show bat montatuta izan du zelai zurian: pase neurtuak, konbinazio bikainak, jokalarien kalitate- detaileak edonon... betikoa. Gaur egun normala dirudiena, zentzu batetan hau ikustera ohitu garelako. Baina ez da normala. Kirol batean trebetasun gorenena errepresentatzen du talde onek. Azkenik, 65. minutuan Fabregasek burukada batez Alvesen erdiraketa on bat ate barruan sartu du.

  3-1 amaieran eta irudi batekin geratzen naiz, podium-aren bigarren espaloitik gora begiratzen duenaren errepresentazioa, inpotentzia handiarekin. Casillas, partiduaren ate- sake arrunt batean. Maila onean jokatuz, zer gehiago egin ez dakiela, bere haserre guztia harrapatu du kamera lehen planu baten bitartez: "¡Me cago en mi p... vida ya!"

                                                                                                                  MIKEL VITORES



   





No hay comentarios:

Publicar un comentario