lunes, 5 de diciembre de 2011

Espainiak bostgarren Copa Davis-a lortu du

Balearrak Juan Martín del Portro garaitu du (1-6, 6-4, 6-1 eta 7-6) laugarren partidu ikaragarri batean, non lehenengo set-a galtzen hasi zen. Garaipen honekin talde espainiarrak bere bostgarren titulua eskuratu du.



Rafael Nadal Juan Martín del Potro gainditu egin du Copa Davis lehiaketaren finalean, Espainiari garaipena emanez Argentinaren aurrean. Horrela talde espainiarra bere historiako bostgarren sari honekin egin da.
Mundu mailako tenis jokalaririk onenetarikoa dena lau ordu eta zazpi minutu behar izan zituen Argentinaren ordezkaria gainditzeko. Azkeneko hau lau finaletan lehiatu izan den arren, oraindik ez du txapelketa irabazten lortu.
Bostgarren txapela da tenis espainarrarentzat eta denak azkeneko hamar urteetan eskuratuak izan dira. 2000 eta 2009.urteetan Bartzelonan irabazi zuten, Australia eta Txekiar errepublikaren aurrean hurrenez hurren. 2008an Mar del Platan lortu zuten garaipena Argentina aurkaria zelarik eta 2004.urtean Estatu Batuarrak gainditu zituzten. 
Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario