Mostrando entradas con la etiqueta kirola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kirola. Mostrar todas las entradas

lunes, 5 de diciembre de 2011

Espainiak bostgarren Copa Davis-a lortu du

Balearrak Juan Martín del Portro garaitu du (1-6, 6-4, 6-1 eta 7-6) laugarren partidu ikaragarri batean, non lehenengo set-a galtzen hasi zen. Garaipen honekin talde espainiarrak bere bostgarren titulua eskuratu du.



Rafael Nadal Juan Martín del Potro gainditu egin du Copa Davis lehiaketaren finalean, Espainiari garaipena emanez Argentinaren aurrean. Horrela talde espainiarra bere historiako bostgarren sari honekin egin da.
Mundu mailako tenis jokalaririk onenetarikoa dena lau ordu eta zazpi minutu behar izan zituen Argentinaren ordezkaria gainditzeko. Azkeneko hau lau finaletan lehiatu izan den arren, oraindik ez du txapelketa irabazten lortu.
Bostgarren txapela da tenis espainarrarentzat eta denak azkeneko hamar urteetan eskuratuak izan dira. 2000 eta 2009.urteetan Bartzelonan irabazi zuten, Australia eta Txekiar errepublikaren aurrean hurrenez hurren. 2008an Mar del Platan lortu zuten garaipena Argentina aurkaria zelarik eta 2004.urtean Estatu Batuarrak gainditu zituzten. 
Ane Zabala

lunes, 3 de octubre de 2011

Dopinga: Kirola obsesio bihurtzen denean

Goi mailako kirolen lehiaketan lehiakideak gainditzeko exijentzia izugarri handia da. Zenbat eta gogorragoa izan kirola, orduan eta aukera gehiago daude doping kasu bat existitzeko. 
Dopinga, substantzia bat ezohizko kantitateetan hartzean datza. Horrekin modu artifizial batean, lehiatzerako orduan, kirolariaren errendimendu fisikoa handitzea lortzen da.
Gaur egun doping metodo desberdinak daude, eta zientzia beti arauketa legala baino pausu bat aurrerago doanez, gaur egun existitzen diren doping kontroletan positibo ematen ez duten produktuak diseinatu egiten dira. Edota, debekatuta dauden produktuen zerrendan agertzen ez diren substantzia berriak sortu egiten dira. 
Doping kasu askotan erabiltzen den substantziarik ezagunenetarikoa EPO substantzia da. Honek globulu gorrien sorrera estimulatu egiten du eta horren ondorioz, muskuluetara oxigeno gehiago heltzen da eta horrela errendimendu fisikoa handitzea lortzen da. Hormona honen erabilera desegokia frekuentzia askorekin ziklismoan detektatu da, izan ere, kirol guztien artean gogorrenetarikoa eta exijentzia maila handien duenetarikoa da.
Bere garaian, ziklista batzuk substantzien erabilera orokorra baimentzea proposatu zuten, lehiaketa kondizio berdintasunean gauzatu zezan. Izan ere, beti doping kasuren bat dagoenaren susmoak egoten dira eta askotan, hau, zaila da detektatzen. Esan izan da kirolari batzuk odol autotransfusioak egiten dituztela eta doping genetikoaren inguruan eztabaidak sortu dira baita.
Ziklisten proposamen hura, azkenik, ezeztatu egin zen, bate zere, dopatzeko erabiltzen diren produktu asko osasunerako kaltegarriak direlako eta kasu askotan ezezagunak dira epe luzean izan ditzaketen efektuak. 
Gaur egun, oraindik ere, doping kasuak detektatu egiten dira kirolarien artean. Sekulako negozioa sortu da horren inguruan, eta askotan kirolarien osasunarekin jolastu egiten da ezezagunak diren substantziekin komertzializatzerakoan. Kirola egitea osasuntsua da, baina kaltegarria ere izan daiteke obsesio bilakatzen denean. Buruarekin eta legalki aritu behar da, azken finena, norberaren osasuna da garrantzitsuena.
Ane Zabala