martes, 13 de diciembre de 2011

Barçak liga gori-gorian jarri du

FC Barcelonak kalitatezko futbolaren lezioa eman zion Real Madrileri aurreko larunbatean jolastutako klasikoan. Barçak bere futbolik onena agerian utzi zuen, erasotzailea eta ukitzailea, mundu osoa berriro ere liluratuz. Nahiz eta zuriek aurreneko jokaldian tanto bat maraktu, Barçak indarberritzea lortu zuen Messi bikain baten eskutik, ia etengabeko hiruko defentsa batekin eta Alexis eta Xaviren hiru gol ikaragarriekin. 


Partidua hasi eta 20 segundura, Valdésen zotitxarreko ekintza baten ondoren, markagailua zurien alde jarri zen. Abidaleri baloia emateko saiakeran, Di Mariak lapurtu eta Ozilen jaurtiketa baten ondoren, Benzemak area barruan zegoen baloia jaso eta Real Madrilaren lehenengo eta azkeneko gola sartu zuen.
Hala ere, Guardiolaren taldeak erasoan jarraitu zuen, eta horrela, 6. minutuan Iker Casillasek Messiren saiakera arriskutsua ederki desbideratu zuen kanpora. Barçak baloiarekin egin zen eta horren aurrean Real Madrilak bere aukerak bilatu behar izan zituen. 10. Minutuan Benzemak Valdesen eskuetara buruz jo zuen Di Mariaren erdiratze baten ostean, eta 24. Minutuan , Cristiano, ate gorri-urdinaren aurrean bakarrik zegoelarik huts egin zuen jaurtiketa desbideratu batekin. Sei minutu geroago, Messik, hiru aurkari gainditu ostean, Iker garaitu zuen potentzia handiko jaurtiketa batekin.
Bigarren zatian gorri-urdinen nagusitasuna nabarmena zen. Berriz hasi eta 7 minututara, Xavik markagailuan 1-2a ezarri zuen. Talde zuria onetik aterata zegoen, eta nahiz eta saiatu ziren, ez zuten berdinketaren gola sartzea lortu. Barçaren urrengo jokaldian Cesc-ek garaipena ezarri zuen.

Orain, Barça Real Madrilarekin berdinduta dago 37 punturekin taularen buruan, nahiz eta partidu bat gehiago jolastu duten. Badirudi liga berriro ere kolore gorri-urdinek hartu dutela. 

Ane Zabala

domingo, 11 de diciembre de 2011

Olaizolaren garaipen erreza kaiolan

Pronostiko gehienen kontra, Olaizolak bere bostgarren txapela lortu du igandeko arratsalde honetan Bizkaia frontoian. 22-12 irabazi dio Martinez de Irujori Lau t' erdiko finalan. Joku bikaina egin du goizuetarrak. Hasieran nahiko parekatuta egon da partidua, tantu ikusgarri batzuekin bi jokalarien kalitatea nabaritu da.

Olaizola II.ak 6-3 goitik jarri da, eta Irujok tarte hori murriztu du 7-6ra helduz. 12 tantu egin ditu azkenean Iberokoak Aimar 10-7 aurreratu eta 13-12 markagailuan egon ostean. Hortik aurrera Olaizolak esfortzu handirik gabe 22. tantura heldu da Bizkaia frontoiaren ohiuak entzunez.

Bost final, bost garaipen. Aimar Olaizola.

                                                                                                               Mikel Vitores





http://www.eitb.com/eu/kirolak/pilota/lau-terdikoa/osoa/792788/olaizolak-bosgarren-txapela-erdietsi-du-kaiolan-2212/

http://www.gara.net/azkenak/12/309132/eu/Aimar-Olaizolak-bosgarren-txapela-jantzi-du-Lau-T%C2%B4erdian

Madrilen defentsa beldurtia zapaltzen du Bartzelonak

Oraindik ez da heldu hedabideek urtero iragartzen duten "Mendeko partidua". Agian pasadan urteko 5-0 loriatsua izan zen. Baina hori apalkuntza bat izan zen  (futbol erakusketa ezinhobea ere) eta ez bi taldeen arteko lehia ikaragarria. Larunbateko partidua oso berdindua izan zitekeela zirudien, Real Madrila lehen postuan zegoen eta Bernabeun garaiezinak ziruditen. Beste aldean Bartzelona zegoen, historiako futbol talderik hoberena agian.

Victor Valdes Bartzelonako atezainaren huts ikusgarri baten ondorioz Benzemak lehen gola sartu zuen 23 segunduan. Mourinhoren planteamendua ona zen Guardiolaren eskema garaitzeko, baina nola ez, beldurti samarra. Pixkanaka-pixkanaka Kataluniako taldea bere jokua egiten zuen pase neurtuen bidez, lerro apurketekin... eta bere jokalarien magiarekin batez ere. Messiren jokaldi eder baten ostean Alexisek partidua berdindu zuen. Ondoren Xavi eta Fabregasen tantuek partidua markagailua itxi zuten. 1-3, Bartzelonaren erakustaldi berri bat.

                                                                                                                     Mikel Vitores




http://www.mundodeportivo.com/20111210/el-clasico-barca-real-madrid/1-3-nueva-exhibicion-del-barca-en-el-bernabeu_54240937346.html

http://www.marca.com/marcador/futbol/2011_12/primera/jornada_16/rma_bar/

lunes, 5 de diciembre de 2011

Cristiano Ronaldo, Xavi eta Messi dira 2011ko Urrezko Baloiko Finalistak

Irabazlea nor den 2012ko urtarrilaren 9an jakingo da

Cristiano Ronaldo, Xavier Hernandez eta Lionel Messi dira 2011ko Urrezko Baloiaren sarirako finalistak. Irabazlea futbolari hauetakoren bat izangoi da eta 2012ko urtarrilaren 9an jakingo da nor den.




Bestalde, FIFA eta „France Football“ aldizkariak ematen duten entrenatzaile onenaren saria ere gerturatzen ari da. Sari hau jasotzeko hautagaiak honako entrenatzaileak dira: Alex Ferguson, Jose Mourinho eta Josep Guardiola.

Urrezko Baloiaren palmaresa:

2010: 1. Messi (Barcelona) 2. Iniesta (Barcelona) 3. Xavi (Barcelona)
2009: 1. Messi (Barcelona) 2. Ronaldo (Madrid) 3. Xavi (Barcelona)
2008: 1. Cristiano Ronaldo (Manchester) 2. Messi (Barcelona)  3. Torres (Liverpool)
2007: 1. Kaká (Milan) 2. Cristiano Ronaldo (Manchester) 3. Messi (Barcelona)
2006: 1. Cannavaro (Real Madrid) 2. Buffon (Juventus) 3. Henry (Arsenal)
2005: 1. Ronaldinho (Barcelona) 2. Lampard (Chelsea) 3. Gerrard (Liverpool)
2004: 1. Shevchenko (Milan) 2. Deco (Barcelona) 3. Ronaldinho (Barcelona)
2003: 1. Nedved (Juventus) 2.  Henry (Arsenal) 3.  Maldini (Milan)
2002: 1. Ronaldo (Real Madrid) 2. R. Carlos (Real Madrid) 3. Kahn (B. Munich)
2001: 1. Owen (Liverpool) 2. Raul (Real Madrid) 3. Kahn (B. Munich)
2000: 1. Figo (R.Madrid) 2. Zidane (Juventus) 3. Shevtchenko(Milan)
1999: 1. Rivaldo (Barcelona) 2. Beckham (Manchester) 3. Shevtchenko(Milan)
1998: 1. Zidane (Juventus) 2. Suker (Real Madrid) 3. Ronaldo (Inter)
1997: 1. Ronaldo (Internazionale) 2. Mijatovic (Real Madrid) 3. Zidane (Juventus)
1996: 1. Sammer (B. Dormund) 2. Ronaldo (Barcelona) 3. Shearer (Newcastle)
1995: 1. Weah (Milan) 2. Klinsmann (Tott.) 3. Litmanen (Ajax)
1994: 1. Stoichkov (Barcelona) 2. Baggio (Juventus) 3. Maldini (Milan)
1993: 1. Baggio (Juventus) 2. Bergkamp (Ajax) 3. Cantona (Leeds)
1992: 1. Van Basten (Milan) 2. Stoichkov (Barcelona) 3. Bergkamp (Ajax)
1991: 1. Papin (Marsella) 2. Matthaus (Inter) 3. Savicevic (Estrella Roja)
1990: 1. Matthaus (Internazionale) 2. Schillaci (Juventus) 3.
Brehme (Inter)
1989: 1. Van Basten (Milan) 2. Baresi (Milan) 3. Rijkaard (Milan)
1988: 1. Van Basten (Milan) 2. Gullit (Milan) 3.  Rijkaard (Milan)
1987: 1. Gullit (Milan) 2. Futre (At. Madrid) 3. Butragueño (Madrid)
1986: 1. Belanov (Din.
Kiev) 2. Lineker (Barcelona) 3. Butragueño (Madrid)
1985: 1. Platini (Juventus) 2. Elkjaer (Verona) 3. Schuster (Barcelona)
1984: 1. Platini (Juventus) 2. Tigana (Burdeos) 3. Elkjaer (Verona)
1983: 1. Platini (Juventus) 2. Dalglish (Liverpool) 3. Simonssen (Vejle)
1982: 1. Rossi (Juventus) 2. Giresse (Burdeos) 3. Boniek (Juventus)
1981: 1. Rummenigge (B. Munich) 2.
Breitner (B. Munich) 3. Schuster (Barcelona)
1980: 1. Rummenigge (B. Múnich) 2. Schuster (Colonia) 3. Platini(S.Etienne)
1979: 1. Keegan (Hamburgo) 2. Rummenigge (B. Munich) 3. Krol (Ajax)
1978: 1. Keegan (Hamburgo) 2.  Krankl (Barcelona) 3. Resembrick (Anderlecht)
1977: 1. Simonssen (Moench) 2. Keegan (Hamburgo) 3. Platini (Nancy)
1976: 1. Beckenbauer (B. Múnich) 2. Resembrick (Anderlecht) 3. Viktor (D. Praga)
1975: 1. Blohkine (Kiev) 2.  Beckenbauer (B. Munich) 3. Deyna (Varsovia)
1974: 1. Cruyff (Barcelona) 2. Beckenbauer (B. Múnich) 3. Deyna (Varsovia)
1973: 1. Cruyff (Ajax) 2. Zoff (Juventus) 3. Müller (B. Munich)
1972: 1. Beckenbauer (B. Munich) 2.  Müller (B. Munich) 3. Nezter (Moencheng.)
1971: 1. Cruyff (Ajax) 2. Mazzola (Internazionale) 3. Best (Manchester)
1970: 1. Müller (B. Munich) 2.
Moore (West Ham) 3. Riva (Cagliari)
1969: 1. Rivera (Milan) 2. Riva (Cagliari) 3. Müller (B. Munich)
1968: 1. Best (Manchester) 2. Charlton (Manchester) 3. Dzajic (Estrella Roja)
1967: 1. Albert (Ferencvaros) 2. Charlton (Manchester) 3. Johnstone (Celtic)
1966: 1. Charlton (Manchester) 2. Eusebio (Benfica) 3. Beckenbauer(B. Munich)
1965: 1. Eusebio (Benfica) 2. Facchetti (Internazionale) 3. Suarez (Internazionale)
1964: 1. Law (Manchester) 2. Suárez (Internazionale) 3. Amancio (Real Madrid)
1963: 1. Yaschin (D. Moscu) 2. Rivera (Milan) 3. Greaves (Tottenham)
1962: 1. Masopust (D. Praga) 2. Eusebio (Benfica) 3. Schellinger(Colonia)
1961: 1. Sivori (Juventus) 2. Suárez (Barcelona) 3. Haynes (Fulham)
1960: 1. Suarez (Barcelona) 2. Puskas (Real Madrid) 3. Seeler (Hamburgo)
1959: 1. Di Stefano (Real Madrid) 2.  Kopa (Stade Reims) 3. Charles (Juventus)
1958: 1. Kopa (Real Madrid) 2. Rahn (Essen) 3. Fontaine (Reims)
1957: 1. Di Stefano (Real Madrid) 2. Wright (Wolverhamtom) 3. Kopa (Real Madrid)
1956: 1. Matthews (Blackpool) 2. Di Stefano (Real Madrid) 3. 
Kopa (S. Reims).

                                                                                                                                      Amaia Zabala

Aimar Olaizolak igandeko lau térdiko finalerako konfiantzarekin eta sentsazio onekin dagoela esan du



Pilotari goizuetarra Miribillako pilotalekuan ibili da iganderako entrenatzen

Aimar Olaizola Miribillako Bizkaia pilotalekuan aritu da igandean Juan Martinez de Irujoren aurka jokatuko duen lau térdiko finalerako entrenatzen. Gaur, abenduak 5, eman duen prentsaurrekoan animaturik agertu da.

Prestaketa lanetan Mikel Olaetxea pilotaria izan du lagun eta “konfiantzarekin eta sentsazio onekin” dagoela esan du gaur eman duen prentsaurrekoan. Pilotari goizuetarrak lesioaren ondorioz zituen beldurrak kentzeko eskertu dituela egun hauek esan du, gaineratuz, geratzen zaizkion egunetan beldurrak erabat galduko duela.

                                                                          “Oraindik sei egun ditut aurretik, beldurra guztiz kentzeko”.
                                                                                                                                          Aimar Olaizola





Goizuetako pilotariak finala abenduaren 4ra atzeratzea eskatu zuen ezker eskuko atzamarreko lesioa zela eta, baina aurreko astean minekin jarraitzen zuela eta finala abenduaren 11ra, igandera, atzeratzeko eskatu behar izan zuen. 


                                                                  Amaia Zabala 


Kartzela zigorra eskatzen dute Aurrera de Ondarroako jokalari batentzat

Gipuzkoako fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du Aurrera de Ondarroa klub bizkaitarraren jokalari batentzat. Mondragoi taldeko beste jokalari bati sudurra apurtzeaz akusatzen dute.
Gertaera aurreko urtarrilean eman zen, bi taldeak partidu batean lehiatzen ari zirelarik. Akusazioak dioenaren arabera, ustezko erasotzailea eta biktima lurrera erori ziren lasterketa baten ondoren. Fiskaltzaren testuak azaltzen duenez, ezbehar txiki honen ondoren, Aurrerako jokalariak aurkariari “bere atzekaldetik gerturatu zitzaion” eta, “bere segurtasuna erasotzeko asmoarekin”, ustez “ukabilkada bat eman zion sudurrean lurerra botaz”, eta ondoren “merezi zuen” esaldia aurpegiratu zion.
Erasoaren ondorioz, Mondragoiko jokalaria Alto Deba ospitalera eraman behar izan zuten. Bertan zenbait proba kliniko eta radiologikoen ostean desplazamendurik gabeko sudurreko haustura itxia zuela adierazi zuten medikuek.
Biktimak lan-baja hartu behar izan zuen hausturak sortzen zizkion arazoengatik. Fiskaltzak delitutzat hartzen du partiduen gertatutako eraso hori eta horregatik, hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du Aurrerako jokalariarentzat. Horrez gain, Mondragoiko jokalariari 740 euroko kalte-ordaina ematea eskatzen du baita.
Ane  Zabala

Espainiak bostgarren Copa Davis-a lortu du

Balearrak Juan Martín del Portro garaitu du (1-6, 6-4, 6-1 eta 7-6) laugarren partidu ikaragarri batean, non lehenengo set-a galtzen hasi zen. Garaipen honekin talde espainiarrak bere bostgarren titulua eskuratu du.



Rafael Nadal Juan Martín del Potro gainditu egin du Copa Davis lehiaketaren finalean, Espainiari garaipena emanez Argentinaren aurrean. Horrela talde espainiarra bere historiako bostgarren sari honekin egin da.
Mundu mailako tenis jokalaririk onenetarikoa dena lau ordu eta zazpi minutu behar izan zituen Argentinaren ordezkaria gainditzeko. Azkeneko hau lau finaletan lehiatu izan den arren, oraindik ez du txapelketa irabazten lortu.
Bostgarren txapela da tenis espainarrarentzat eta denak azkeneko hamar urteetan eskuratuak izan dira. 2000 eta 2009.urteetan Bartzelonan irabazi zuten, Australia eta Txekiar errepublikaren aurrean hurrenez hurren. 2008an Mar del Platan lortu zuten garaipena Argentina aurkaria zelarik eta 2004.urtean Estatu Batuarrak gainditu zituzten. 
Ane Zabala