Asturiaseko printzeak ematen duten saria irabazi zuen Haile Gebreselassie pasadan astean. Aitzaki horrekin korrilalari historiko honen kirol-bizitza aztertuko dugu Kirola6 blogean.
9 urterekin 20km egiten zituen korrika eskolara joan eta bueltatu ahal izateko. Oinutsik. Datu hau beti aipatzen da gizon honen ibilbideaz hitz egiterakoan, pobreziatik datozten kirolari irabazleen historioak indar handia dituztelako, eta Etiopiar hau horien adibide bikaina da.
Bederatzi domina irabazi ditu joku olinpiko eta txapelketa mundialen artean, horietako sei urrezkoak. 25 errekord mundial. Lorpen ikaragarri hauek bere izaera lasai eta alaiari batuta, karisma erraldoi bat sortzen dute. Enperadore da bere ezizena.
Mikel Vitores
http://www.elconfidencial.com/deportes/2011/10/21/gebrselassie-y-su-eterna-sonrisa-reciben-el-principe-de-asturias-con-una-gran-ovacion-86364/
http://www.mundodeportivo.com/20111021/otros-deportes/haile-gebrselassie-noveno-atleta-en-recibir-el-premio-principe-de-asturias-de-los-deportes_54235006687.html
http://es.wikipedia.org/wiki/Haile_Gebrselassie
martes, 1 de noviembre de 2011
XXIII.Mendiko Bizikletaz Trabesi Herrikoia Olarrainen (Tolosa)
Olano Peñak XXIII.Mendiko Bizikletaz Trabesi Herrikoia antolatu zuen igandean, urriak 30ean, Tolosako Olarrain auzoan. Guztira 191 lagunek parte hartu zuten, horien artean Abraham Olano txirrindulari ohi ezaguna. Honek sasoian dagoela erakutsi zuen, lasterketan lehenengo postuetan ibili baitzen.
Antolatzaileen esanetan oso gustura gelditu dira igandeko trabesian jendeak izan zuen parte hartzearekin; “arrakastatsua izan da” azaldu dute. Bestalde, istripuren bat izan dela eta zaurituren bat egon dela gaineratu dute antolatzaileek, baina ez zela ezer larririk gertatu.
Tolosako Olano Peñak Olarrain auzoko Lagun Artea sozietatearen laguntzaz antolatzen duen XXIII. edizioa izan da aurtengoa. Goizeko 10etan hasi zen Trabesi Herrikoia eta Olarrain, Benta Haundi eta Tolosatik barrena igaro zen. Amaieran mendiko bizikleta bat zozketatu zen parte hartzaile guztien artean.
Amaia Zabala
lunes, 31 de octubre de 2011
Tunisiarekin oraindik ez duela ezer adostu adierazi du EAEko Federazioak
Tunisiako Federazioak gaur goizean jakinarazi du abenduaren 26ean izango dela Euskal selekzioaren aurkako lagunarteko partida. Ondoren, ordea, EAE-ko Federazioko arduradunak esan du oraindik ez dagoela ezer adostuta.
Euskal Selekzioko hautatzaile berria Jose Mari Amorrortu izango dela jakinarazi zuten atzo Federazioko arduradunek. Jose Mari Amorrortu Athletic-eko arduraduna da gaur egun, eta horrekin uztartuko du selekzioko postua. Selekzioa zuzentzen Mikel Etxarriren laguntza izango du.
Amaia Zabala
domingo, 30 de octubre de 2011
Elbarrituak ere kirolari
Kirola praktikatzeak dakartzan onurak ugariak dira. Noreberaren buruaren mugak gainditzea, joko garbia, adiskidetasuna, tolerantzia eta bestelako baloreak lantzeaz gain, eguneroko bizitzari, indar fisiko eta mental gehiagorekin, aurre egitea ahalbidetzen du baita.
Hau kontuan izanik, arazoak dituzten pertsonei, elbarrituei zehazki, kirola praktikatzeak ekarri diezaiokeen onurak ugariak dira. Kirolaren bidez, kanpoko munduarekin harremantzea posible dute, bere baitan itxi gabe. Gainera, nahiz eta arazoak dituzten, kirolaren bidez, nahi dutena lortzeko gai direla ikusi dezakete, eta hori lortzeko edozein pertsona egin beharko lukeena baino ez dutela egin behar, saiatzea, hain zuzen.
Gaur egun elbarrituentzako kirol federazio desberdinak existitzen dira. Hauen sailkapena ez da kirolaren arabera egiten, baizik eta, minusbaliaren arabera. Espainiako batzorde paralinpikoak bost federazio espainiar desberdintzen ditu:
- Federación Española de Deportes de Minusválidos Físicos (FEDMF).
- Federación Española de Deportes para Discapacitados Intelectual (FEDDI).
- Federación Española de Deportes para Ciegos (FEDC).
- Federación Española de Deportes de Paralíticos Cerebrales (FEDPC).
- Federación Española de Deportes para Sordos (FEDS).
Federazio guztien artean guztira 21 kirol biltzen dira, horien artean elbarrituentzat bereziki zuzendutako kirolak daudelarik, adibidez boccia edo goaball-a. Lehenengokoa petankaren atzeko jokua da, baina jokalarien minusbalia dela eta, zehaztasun eta estrategia handiko jokuan bilakatzen da.
Bestalde, goaball-ean itsuez osaturiko bi talde leihatzen dira, beraien erronka nagusia aurkariaren porterian golak sartzea izango delarik. Pilotak kaskabilo bat dauka erantsita, jokalariek pilota non dagoen jakin dezaten. Gainera, atzelari moduan jolasten dutenak lurrera bota egin behar dira gola sahiesteko. Kirol ikusgarria da benetan.
Kirol paralinpikoen artean ikusgarrienak, eta jarraitzaile gehien dituztenak gurpil-aulkian jolasten den saskibaloia, eta boleibol “eseria” dira. Azkeneko hau zelai txikiago eta sare baxuago batekin jolasten da. Kirol hauek ikusleei ikuskizun dibertigarria eskaintzen dute.
Informazio gehiago: Federación Española de Depotes de Pesonas con Discapacidad Física
Ane Zabala
Zein da paddle-aren jatorria?
Bere jatorria zehaztu gabe duen kirol hau arrakasta izugarria izaten ari da adin guztietako kirolarien artean. Gero eta padel zelai gehiago eraikitzen ari dira, eta gero eta handiagoa da kirol hau praktikatzeko lau pareten artean sartzearen zaletasuna. Baina, zein da modan dagoen kirol honen jatorria?
Paddle-aren jatorriaren inguruan teoria desberdin asko daude, hala ere, badaude bi fidagarrienak dirudienak. Lehenengo teoriaren arabera, itsasontzi ingelesetan bidaiariak dibertitzeko moldatu zen joku batetik dator. Joku hori denborarekin garatuz joan zen, eta urte batzuk geroago, 1924ean, Frank Beal iparamerikarrak, kirola parke newyorktarretan barneratu zuen, “Paddle Tennis” izenpean. Ondoren, 1928an jokuak zenbait aldaketa jasan zituen neguan zehar praktikatu ahal izateko. Fesseden Blanchardy eta James Cogswell bikoteka jolasten lehengoak izan ziren, horrela egurrezkoak ziren zelaia eraiki zuten, eta sare metaliko batez inguratu zuten, pilotak elurrera joan ez zezaten. Aldaketa hauek, “Platform Tennis”-ari eman zioten hasiera. Gaur egun, zelai berdina erabiltzen da paddle-ra jolasteko.
Paddlearen jatorriaren bigarren teoriak dio 1890.urtean Mexikon sortu zela. Enrique Corcuerak Acapulcon zuen etxean tenisera jolasteko zelai bat eraikitzeko lekua ez zuenez, lau paretako zelai berezi bat eraikitzera behartuta ikusi zen. Enrique Coquera, Alfonso de Hohenlohen printzearen laguna zen. Azkeneko honek kirola Espainara eraman zuen, Marbellara zehazki. Bertatik Argentinara igaro zen, non 1977 eta 1982 urteetan lehenengo nazioarteko leihaketak Urugayn ospatu ziren. Geroztik, kirola munduan zehar hedatuz joan da, gaur egun duen arrakasta lortu arte.
Ane Zabala
miércoles, 26 de octubre de 2011
Ehundaka pertsona gerturatu dira Simoncelliri azken agurra ematera
Gaur goiza ez geroztik jarraitzaileak, familiakoak eta lagunak Marco Simoncelli Moto GPko pilotuari azken agurra ematera gerturatu dira. Gorpua Italiako Coriano herriko antzokian (Rimini probintzian) aurkitzen da. Ehundaka pertsona gerturatu dira egun osoan zehar.
Antzoki barnean Simoncellik gidatu zituen bi moto ipini dituzte: Gilera 250 (mundiala irabazi zuenekoa 2008an) eta aurten Moto GP an erabili zuen Honda. Gainera, antzikiko horman irrifartsu agertzen den argazki bat proiektatu dute. Bestalde, bere lagunek teatro guztia kartelez bete dute eta kamiseta txuri bat eraman dute bertan “Ciao, Marco58” pilotuak erabiltzen zuen zenbakiari oroimen eginez.
Antzokia gaur gaueko 22:00ak arte egongo da irekita gerturatu nahi duen ororentzat. Milaka jarraitzaile gerturatzea espero dute eta ondorioz segurtasun neurriak hartu dituzte poliziak ipiniz sarreran. Hileta elizkizuna bihar ospatuko da eguerdiko 13:00ean eta pribatua izango da. Bertan izango dira besteak beste Jorge Lorenzo pilotu espainola, Valentino Rossi Simoncelliren lagunmina eta Alberto Tomba eskiko txapeldun ohia.
martes, 25 de octubre de 2011
Gurpegiren lesioa denboralditik baztertzen dio
Carlos Gurpegi Atheticeko jokalariak ez du denboraldi honetan gehiago jokatzerik. Igandean Valentziaren kontra jokatutako partiduan lotailu gurutzatu-haustura bat izan zuen eta medikuek esan dute zazpi hilabete baino lehen ez duela jokatuko. Ebaketa egin beharra dago orain eta jokalari zurigorria adoretsu dagoela dirudi, ebaketa egin bezain pronto lanean jartzeko gogoa daukala esan duelako hedabideen aurrean. "Nire bidean beste harri bat da" esan du. Nafartarrak mota honetako harri handiak gainditu ditu bere futbolari-bidean, eta guztiok gogoratzen dugu 2002an doping kasu baten protagonista izan zela, 2008.urterarte zelaietatik urrun egonez. Sei urte futbol profesionetik at egotea eta maila onean jarraitzen jokatzea gero pertsona honen indarraren adibide argia da. Orain lesio berri honi aurrez-aurrez begiratzen dio eta bere ahotik irtetzen diren hitzak beste indar erakusle dira: "Denboraldi honetan partiduren bat jokatzerik badut, jokatuko dut, dudarik gabe".
Mikel Vitores
http://www.berria.info/albisteak/56374/gurpegi_ebaketa_egin_eta_lanean_hasteko_gogoa_dut.htm
http://www.marca.com/2011/10/24/futbol/equipos/athletic/1319454505.html?a=c2682b05af29ae9ee545b7b16bf31883&t=1319562707
Mikel Vitores
http://www.berria.info/albisteak/56374/gurpegi_ebaketa_egin_eta_lanean_hasteko_gogoa_dut.htm
http://www.marca.com/2011/10/24/futbol/equipos/athletic/1319454505.html?a=c2682b05af29ae9ee545b7b16bf31883&t=1319562707
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




