domingo, 30 de octubre de 2011

Elbarrituak ere kirolari

Kirola praktikatzeak dakartzan onurak ugariak dira. Noreberaren buruaren mugak gainditzea, joko garbia, adiskidetasuna, tolerantzia eta bestelako baloreak lantzeaz gain, eguneroko bizitzari, indar fisiko eta mental gehiagorekin, aurre egitea ahalbidetzen du baita. 
Hau kontuan izanik, arazoak dituzten pertsonei, elbarrituei zehazki, kirola praktikatzeak ekarri diezaiokeen onurak ugariak dira. Kirolaren bidez, kanpoko munduarekin harremantzea posible dute, bere baitan itxi gabe. Gainera, nahiz eta arazoak dituzten, kirolaren bidez, nahi dutena lortzeko gai direla ikusi dezakete, eta hori lortzeko edozein pertsona egin beharko lukeena baino ez dutela egin behar, saiatzea, hain zuzen.
Gaur egun elbarrituentzako kirol federazio desberdinak existitzen dira. Hauen sailkapena ez da kirolaren arabera egiten, baizik eta, minusbaliaren arabera. Espainiako batzorde paralinpikoak bost federazio espainiar desberdintzen ditu:
  • Federación Española de Deportes de Minusválidos Físicos (FEDMF).
  • Federación Española de Deportes para Discapacitados Intelectual (FEDDI).
  • Federación Española de Deportes para Ciegos (FEDC).
  • Federación Española de Deportes de Paralíticos Cerebrales (FEDPC).
  • Federación Española de Deportes para Sordos (FEDS).
Federazio guztien artean guztira 21 kirol biltzen dira, horien artean elbarrituentzat bereziki zuzendutako kirolak daudelarik, adibidez boccia edo goaball-a. Lehenengokoa petankaren atzeko jokua da, baina jokalarien minusbalia dela eta, zehaztasun eta estrategia handiko jokuan bilakatzen da. 


Bestalde, goaball-ean itsuez osaturiko bi talde leihatzen dira, beraien erronka nagusia aurkariaren porterian golak sartzea izango delarik. Pilotak kaskabilo bat dauka erantsita, jokalariek pilota non dagoen jakin dezaten. Gainera, atzelari moduan jolasten dutenak lurrera bota egin behar dira gola sahiesteko. Kirol ikusgarria da benetan.

Kirol paralinpikoen artean ikusgarrienak, eta jarraitzaile gehien dituztenak gurpil-aulkian jolasten den saskibaloia, eta boleibol “eseria” dira. Azkeneko hau zelai txikiago eta sare baxuago batekin jolasten da. Kirol hauek ikusleei ikuskizun dibertigarria eskaintzen dute.


Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario