domingo, 30 de octubre de 2011

Zein da paddle-aren jatorria?

Bere jatorria zehaztu gabe duen kirol hau arrakasta izugarria izaten ari da adin guztietako kirolarien artean. Gero eta padel zelai gehiago eraikitzen ari dira, eta gero eta handiagoa da kirol hau praktikatzeko lau pareten artean sartzearen zaletasuna. Baina, zein da modan dagoen kirol honen jatorria?
Paddle-aren jatorriaren inguruan teoria desberdin asko daude, hala ere, badaude bi fidagarrienak dirudienak. Lehenengo teoriaren arabera, itsasontzi ingelesetan bidaiariak dibertitzeko moldatu zen joku batetik dator. Joku hori denborarekin garatuz joan zen, eta urte batzuk geroago, 1924ean, Frank Beal iparamerikarrak, kirola parke newyorktarretan barneratu zuen, “Paddle Tennis” izenpean. Ondoren, 1928an jokuak zenbait aldaketa jasan zituen neguan zehar praktikatu ahal izateko. Fesseden Blanchardy eta James Cogswell bikoteka jolasten lehengoak izan ziren, horrela egurrezkoak ziren zelaia eraiki zuten, eta sare metaliko batez inguratu zuten, pilotak elurrera joan ez zezaten. Aldaketa hauek, “Platform Tennis”-ari eman zioten hasiera. Gaur egun, zelai berdina erabiltzen da paddle-ra jolasteko.
Paddlearen jatorriaren bigarren teoriak dio 1890.urtean Mexikon sortu zela. Enrique Corcuerak Acapulcon zuen etxean tenisera jolasteko zelai bat eraikitzeko lekua ez zuenez, lau paretako zelai berezi bat eraikitzera behartuta ikusi zen. Enrique Coquera, Alfonso de Hohenlohen printzearen laguna zen. Azkeneko honek kirola Espainara eraman zuen, Marbellara zehazki. Bertatik Argentinara igaro zen, non 1977 eta 1982 urteetan lehenengo nazioarteko leihaketak Urugayn ospatu ziren. Geroztik, kirola munduan zehar hedatuz joan da, gaur egun duen arrakasta lortu arte.

Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario