martes, 1 de noviembre de 2011

XXIII.Mendiko Bizikletaz Trabesi Herrikoia Olarrainen (Tolosa)

Olano Peñak XXIII.Mendiko Bizikletaz Trabesi Herrikoia antolatu zuen igandean, urriak 30ean,  Tolosako Olarrain auzoan. Guztira 191 lagunek parte hartu zuten, horien artean Abraham Olano txirrindulari ohi ezaguna. Honek sasoian dagoela erakutsi zuen, lasterketan lehenengo postuetan ibili baitzen.

Antolatzaileen esanetan oso gustura gelditu dira igandeko trabesian jendeak izan zuen  parte hartzearekin; “arrakastatsua izan da” azaldu dute. Bestalde, istripuren bat izan dela eta zaurituren bat egon dela gaineratu dute  antolatzaileek, baina ez zela ezer larririk gertatu.

Tolosako Olano Peñak Olarrain auzoko Lagun Artea sozietatearen laguntzaz antolatzen duen XXIII. edizioa izan da aurtengoa. Goizeko 10etan hasi zen Trabesi Herrikoia eta Olarrain, Benta Haundi eta Tolosatik barrena igaro zen. Amaieran mendiko bizikleta bat zozketatu zen parte hartzaile guztien artean.




Amaia Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario