domingo, 27 de noviembre de 2011

Deabru gorrien infernua ez da hain beldurgarria

Futbol liga ingelesako talde historiko bat, betidanik indartsuenetarikoa, ez dabil bere momentu onenean. Manchester United Newcastleren kontra berdindu du. 1-1 markagailuan eta Old trafford lehen bezain beldurgarria ez dela pentsatzen joan dira United-en zaleak etxera.

Iaz bakarrik bi puntu bakarrik ihes egin zuten zelai mitikotatik. Orain hiriko beste taldea, Manchester City, lehenengoa doa txapelketan, United baino lau puntu gorago. City-a diruaren ahalmen boteretsua dauka orain, eta munduaren arlo guztietan bezala, hori oso baliotsua da. Talde ikaragarria egin dute eta Ingalaterrako ekiporik nabarmenena da momentu hauetan.

Chicharito Hernandezen gola 49. minutuan gorrien itxaropena piztu zuen, baina 64an itzali zen Demba Baren tantuarekin.

Egoera zailan daude United-ekoek, baina nork daki, Premier league aurrera joan ahala, agian infernua beldurgarria izango da berriro.

                                                                                                                        


                                                                                                      Mikel Vitores


 http://twitter.com/#!/premierleague

http://twitter.com/#!/DarioAngelR


http://twitter.com/#!/marca

Galeseko futbol selekzioaren entrenatzailea urkatuta aurkitu dute

Gary Speed, 42 urtekoa, bere etxean hilda aurkitu dute, urkatuta dirudienez. Galeseko selekzioa entrenatzen zuen 2010. urtetik. Honetaz aparte jokalaria izan zen talde hauetan: Leeds, Everton, Newcastle eta Bolton.

Galeseko futbol elkartea albistea baieztatu du, baina ez dute heriotzaren zergaria aipatu eta familiari doluminak eman diote.Sheshireko komisariatik Speeden gorpua Hungtingtonen zeukan etxean aurkitu dutela esan dute, egoera susmagarririk ez dagoela esanez. Michael Owen jokalari ingelesa bere auzokidea zen eta oso harrituta dago: "Ezin dut sinetsi. Orain dela bi egun agurtu ginen gure semeak eskolan usten ditugunean".





Hildakoa emazte bat eta bi seme zituen. Goian Bego.










                                                                                                        Mikel Vitores



http://twitter.com/#!/maldinisport

http://twitter.com/#!/elpais_deportes

http://twitter.com/#!/NoticiasNavarra




sábado, 26 de noviembre de 2011

Gabonetan NBA?!!!

Ahaztu Obamaren oparia, saskibaloiko ligarik ikusgarriena gabonetan bueltatzeko posibilitatea dago. Blog honetan Lockout gaiaz askotan baliatu gara sarrerak argitaratzeko, eta orain arte guztiak albiste txarrak edo garrantzi gutxikoak ziren.

   15 ordu eman dute jabe eta jokalariek eztabaidan azkenengo batzarrean, eta emaitza Lockout-a amaitzeko akordio baten hasiera izan da. Abenduaren 25an, gabon eguna, denboraldiaren hasiera suposatu ahal dezake hiru partidu hauekin: Boston-Knicks, Miami-Dallas eta Chicago-Lakers. Guztiak ligaren maila altuena dauzkaten taldeen artean, dudarik gabe.
149 egun egon da txapelketa amerikarra itxita. Orain prozesu judiziala albo batera usten da eta jokalarien sindikatua berriro sortu beharra dago. Bitartean tratuaren detaileak aztertuko dira eta konbenio berria landuko da. 66 partiduko egutegia da ideia.

Azkenean argia ikusten da ia 5 hilabete iluneko bidearen amaieran, kirol zaleentzako albiste bikaina. NBA. Show must go on!
                                                                                                               
            
                                                                                                              Mikel Vitores





http://www.nba.com/home/index.html

http://www.berria.info/albisteak/57676/nba_abenduaren_25ean_hasteko_aurreakordioa_lortu_dute.htm

http://www.marca.com/2011/11/26/baloncesto/nba/1322290916.html?a=b6251739b0debbf55bd6c468a1e197dd&t=1322307978

jueves, 24 de noviembre de 2011

Bartzelonak Milani 2-3 irabazi dio

Bartzelona lehen postuan kokatu da Championsean Milani San Siron irabazi ondoren


Bartzelonak berriro ere prestigioa lortu du Europan garaipen berri batekin. Milanen aurka atzo, azaroak 23, San Siron jokatu zuen partidan 2-3 irabazi ondoren. Bi taldeek sekulako maila erakutsi zuten.

Talde kataluniarrak Milani irabazi ondoren H multzoko lehen postua ziurtatu du. Milan bigarren sailkatu bezala pasatuko da final-zortzirenetara.

Bi taldeak final-zortzirenetarako sailkatuak zeuden baina garaipen honen ondoren Bartzelonak 13 puntu lortu zituen eta Milan 8 rekin gelditu zen. Messi eta Xaviren jokaldi ezin hobeari esker lortu zuen garaipena talde Kataluniarrak. 

Mark Van Bommel jokalari holandarrak bere atean sartu zuen gola izan zen lehenengoa, Bartzelonaren onerako. Ondoren, Messik gol bat sartu zuen penalti bidez.  Milanek bi aldiz berdindu  zuen, Zlatan Ibrahimovic-ek (20.minutuan) eta Kevin Prince Boateng-ek (54.minutuan). Azkenik hirugarren gol erabakigarria Xavi Hernándezek sartu zuen (63.minutuan).



Amaia Zabala

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Puerto Operazioaren inguruko ahozko epaiketa hasi da


Dopinaren aurkako Puerto Operazioa dela eta Eufemiano Fuentes eta beste sei lagunei ahozko epaiketa ireki die gaur epaileak, bost urte baino gehiago igaro ondoren. Osasun publikoaren aurkako delitua egozten zaie. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta gaitasun gabetzea eskatuko du guztientzat. 


Goi mailako kirol dopinaren aurka inoiz izan den  operaziorik garrantzitsuena, Puerto Operazioa, 2006ko maiatzaren 23an hasi zen. Guardia Zibilak bost lagun atxilotu zituen Madrilen eta Zaragozan, horien artean: auzipetuen artean Eufemiano Fuentes medikua, Manolo Saiz ONCE taldeko zuzendari ohia eta Vicente Belda Kelme taldeko zuzendari ohia zeuden.

Baina dez ziren bakarrak izan, gerora auzipetu gehiago izan ziren: Jose Luis Merino Batres hematologoa, Ignacio Labarta Valentzia Erkidego taldeko alboko zuzendaria, Alberto Leon txirrindulari ohia eta Alfredo Cordova eta Yolanda Fuentes medikuak.







Amaia Zabala

martes, 22 de noviembre de 2011

IIIarramendik meniskoa hautsi du

Espanyol-en aurkako partidan hartu zuen min eta aste batzuetarako izango du


Asier IIIarramendi Realeko erdilariak Espanyolen aurkako norgehiagokan lesionatu eta atsedenaldiaren ostean aldaketa eskatu behar izan zuen. Philippe Montanier entrenatzaileak aldatu zuenean, hainbat jarraitzailek txistuak jo zituzten, aldaketa taktikoa zelakoan; ez zekiten IIIarramendi lesionatuta zegoenik.

Asier IIIarramendik zenbait lesio izan ditu azken hilabeteetan. Zuntz-urradura izan zuen 21 urtez azpiko selekzioarekin deituta zegoenean eta ondoren belaunean hartu zuen min.

Jokalaria erabat sendotuta zegoela uste zenean berriro ere min hartu du, oraingoan ezker belauneko meniskoan. Realarentzat kolpe handi izan da hau, jokalariaren menpekotasun handia baitu taldeak.

Liassine Cadamuro atzelariak ere min hartu du, gradu bateko zuntz haustura arin bat dauka izterrean.

Espainiako Lehen Mailako sailkapenean azken ostuan dago Reala. Igandean, azaroak 27, du hurrengo partida Betisen aurka. 12:00etan Betisen zelaian.



Amaia Zabala

lunes, 21 de noviembre de 2011

NBAren eguna Obamari esker

Saskibaloiko liga estatubatuarraren egoera zaila azaldu dugu sarrera zaharretan. "Lockout-a" show handi honen magiarik gabe utzi digu hilabete hauetan. Baina Barack Obama oso kezkatuta zegoenez, krisi ekonomikoaren erdian dirutza bat gastatzea erabaki du "Obama Classic Basketball Game" sortzeko (dirutza hori bere poltsikoetara biderkatuta itzuliko da, hurrengo hauteskundeentzako laguntza bait da sarreren bilketa).

Abenduaren 12an, Washingtonen, partidu berezi bat jokatuko da. Kevin Durant, Carmelo Anthony, Dwight Howard, Blake Griffin eta Rudy Gay izarrak parte hartuko dute, konfirmatzeko geratzen diren beste batzuen artean, Reggie Miller bezalako mitoak ahaztu barik. Diruari buruz hitz egitera bueltatzen ba gara, aipagarria da partiduaren helburua: 1.000 milioi dolar; eta sarreren prezioa: 100 euro merkeena eta 5.000 garestiena.

Alde positiboarekin geratuko gara eta kalitatezko saskibaloia gozatuko dugu datorren abenduaren 12an, hain modernoak diren aurre-gabonak ospatzeko. Eskerrik asko Barack!!

Mikel Vitores






                                                                         

http://www.marca.com/2011/11/19/baloncesto/nba/1321688166.html




http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2011/11/19/baloncesto/1321721790.html