miércoles, 23 de noviembre de 2011

Puerto Operazioaren inguruko ahozko epaiketa hasi da


Dopinaren aurkako Puerto Operazioa dela eta Eufemiano Fuentes eta beste sei lagunei ahozko epaiketa ireki die gaur epaileak, bost urte baino gehiago igaro ondoren. Osasun publikoaren aurkako delitua egozten zaie. Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta gaitasun gabetzea eskatuko du guztientzat. 


Goi mailako kirol dopinaren aurka inoiz izan den  operaziorik garrantzitsuena, Puerto Operazioa, 2006ko maiatzaren 23an hasi zen. Guardia Zibilak bost lagun atxilotu zituen Madrilen eta Zaragozan, horien artean: auzipetuen artean Eufemiano Fuentes medikua, Manolo Saiz ONCE taldeko zuzendari ohia eta Vicente Belda Kelme taldeko zuzendari ohia zeuden.

Baina dez ziren bakarrak izan, gerora auzipetu gehiago izan ziren: Jose Luis Merino Batres hematologoa, Ignacio Labarta Valentzia Erkidego taldeko alboko zuzendaria, Alberto Leon txirrindulari ohia eta Alfredo Cordova eta Yolanda Fuentes medikuak.







Amaia Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario