jueves, 24 de noviembre de 2011

Bartzelonak Milani 2-3 irabazi dio

Bartzelona lehen postuan kokatu da Championsean Milani San Siron irabazi ondoren


Bartzelonak berriro ere prestigioa lortu du Europan garaipen berri batekin. Milanen aurka atzo, azaroak 23, San Siron jokatu zuen partidan 2-3 irabazi ondoren. Bi taldeek sekulako maila erakutsi zuten.

Talde kataluniarrak Milani irabazi ondoren H multzoko lehen postua ziurtatu du. Milan bigarren sailkatu bezala pasatuko da final-zortzirenetara.

Bi taldeak final-zortzirenetarako sailkatuak zeuden baina garaipen honen ondoren Bartzelonak 13 puntu lortu zituen eta Milan 8 rekin gelditu zen. Messi eta Xaviren jokaldi ezin hobeari esker lortu zuen garaipena talde Kataluniarrak. 

Mark Van Bommel jokalari holandarrak bere atean sartu zuen gola izan zen lehenengoa, Bartzelonaren onerako. Ondoren, Messik gol bat sartu zuen penalti bidez.  Milanek bi aldiz berdindu  zuen, Zlatan Ibrahimovic-ek (20.minutuan) eta Kevin Prince Boateng-ek (54.minutuan). Azkenik hirugarren gol erabakigarria Xavi Hernándezek sartu zuen (63.minutuan).



Amaia Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario