lunes, 21 de noviembre de 2011

NBAren eguna Obamari esker

Saskibaloiko liga estatubatuarraren egoera zaila azaldu dugu sarrera zaharretan. "Lockout-a" show handi honen magiarik gabe utzi digu hilabete hauetan. Baina Barack Obama oso kezkatuta zegoenez, krisi ekonomikoaren erdian dirutza bat gastatzea erabaki du "Obama Classic Basketball Game" sortzeko (dirutza hori bere poltsikoetara biderkatuta itzuliko da, hurrengo hauteskundeentzako laguntza bait da sarreren bilketa).

Abenduaren 12an, Washingtonen, partidu berezi bat jokatuko da. Kevin Durant, Carmelo Anthony, Dwight Howard, Blake Griffin eta Rudy Gay izarrak parte hartuko dute, konfirmatzeko geratzen diren beste batzuen artean, Reggie Miller bezalako mitoak ahaztu barik. Diruari buruz hitz egitera bueltatzen ba gara, aipagarria da partiduaren helburua: 1.000 milioi dolar; eta sarreren prezioa: 100 euro merkeena eta 5.000 garestiena.

Alde positiboarekin geratuko gara eta kalitatezko saskibaloia gozatuko dugu datorren abenduaren 12an, hain modernoak diren aurre-gabonak ospatzeko. Eskerrik asko Barack!!

Mikel Vitores






                                                                         

http://www.marca.com/2011/11/19/baloncesto/nba/1321688166.html




http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2011/11/19/baloncesto/1321721790.html

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario