martes, 22 de noviembre de 2011

IIIarramendik meniskoa hautsi du

Espanyol-en aurkako partidan hartu zuen min eta aste batzuetarako izango du


Asier IIIarramendi Realeko erdilariak Espanyolen aurkako norgehiagokan lesionatu eta atsedenaldiaren ostean aldaketa eskatu behar izan zuen. Philippe Montanier entrenatzaileak aldatu zuenean, hainbat jarraitzailek txistuak jo zituzten, aldaketa taktikoa zelakoan; ez zekiten IIIarramendi lesionatuta zegoenik.

Asier IIIarramendik zenbait lesio izan ditu azken hilabeteetan. Zuntz-urradura izan zuen 21 urtez azpiko selekzioarekin deituta zegoenean eta ondoren belaunean hartu zuen min.

Jokalaria erabat sendotuta zegoela uste zenean berriro ere min hartu du, oraingoan ezker belauneko meniskoan. Realarentzat kolpe handi izan da hau, jokalariaren menpekotasun handia baitu taldeak.

Liassine Cadamuro atzelariak ere min hartu du, gradu bateko zuntz haustura arin bat dauka izterrean.

Espainiako Lehen Mailako sailkapenean azken ostuan dago Reala. Igandean, azaroak 27, du hurrengo partida Betisen aurka. 12:00etan Betisen zelaian.



Amaia Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario