sábado, 26 de noviembre de 2011

Gabonetan NBA?!!!

Ahaztu Obamaren oparia, saskibaloiko ligarik ikusgarriena gabonetan bueltatzeko posibilitatea dago. Blog honetan Lockout gaiaz askotan baliatu gara sarrerak argitaratzeko, eta orain arte guztiak albiste txarrak edo garrantzi gutxikoak ziren.

   15 ordu eman dute jabe eta jokalariek eztabaidan azkenengo batzarrean, eta emaitza Lockout-a amaitzeko akordio baten hasiera izan da. Abenduaren 25an, gabon eguna, denboraldiaren hasiera suposatu ahal dezake hiru partidu hauekin: Boston-Knicks, Miami-Dallas eta Chicago-Lakers. Guztiak ligaren maila altuena dauzkaten taldeen artean, dudarik gabe.
149 egun egon da txapelketa amerikarra itxita. Orain prozesu judiziala albo batera usten da eta jokalarien sindikatua berriro sortu beharra dago. Bitartean tratuaren detaileak aztertuko dira eta konbenio berria landuko da. 66 partiduko egutegia da ideia.

Azkenean argia ikusten da ia 5 hilabete iluneko bidearen amaieran, kirol zaleentzako albiste bikaina. NBA. Show must go on!
                                                                                                               
            
                                                                                                              Mikel Vitores





http://www.nba.com/home/index.html

http://www.berria.info/albisteak/57676/nba_abenduaren_25ean_hasteko_aurreakordioa_lortu_dute.htm

http://www.marca.com/2011/11/26/baloncesto/nba/1322290916.html?a=b6251739b0debbf55bd6c468a1e197dd&t=1322307978

No hay comentarios:

Publicar un comentario