lunes, 3 de octubre de 2011

Alain Robert: Spiderman frantsesa

Alain Robert eskalatzaile frantseza, Brooklineko zubia, Empire State-a, Sydneyko Opera, Petrona Dorreak, Eiffel Dorrea, Luxoreko Obeliskoa eta Bartzelonako Agbar Dorrea eskalatzeagatik egin da ezaguna. Gehienetan, horrelako eraikinak eskalatzeko beharrezkoak diren bahimenik gabe aritzen da, eta horren ondorioz, behin baino gehiagotan bere abenturak espetxean amaitu ditu.   

Eskalatzaile galiar honen afizio berezi hau urrunetik dator; Hamaika urte zituelarik, zortzi solairuko eraikin bat eskalatu zuen etxe barruan utzi zituen giltzak berreskuratzeko. Geroztik eraikin desberdinak eskalatzen hasi zen. 20 urte zituenean, bi istripu larri izan zituen eskalatzen ari zela. Istripuen ondorioz, hainbat hezur hausteaz gain, bertigo arazo kroniko bat garatu zuen. Medikuek zaila ikusten zuten gazte frantziarrak berriro eskalatzea, hala ere, sei hilabete geroago, berriro ere maite duen kirola praktikatzen hasi zen. Geroztik, eraikin ugari izan dira eskalatu dituenak.


Bere ekintzak munduan ezagunak egiten hasi ziren, eta munduko eraikin desberdinak eraikitzeko proposamen ugari heltzen zitzaizkion. Behin, Caracas-eko Ekialdeko Parke Zentralaren Dorrea, spiderman mozorroa jantzita zuelarik eskalatzeko proposamena jaso eta onartu egin zuen. Horren ondorioz, spiderman Frantsesa bezala da ezaguna, eta behin baino gehiagotan berrerabili du trajea.

Eskalatzaile galiar honen beste berezitasun bat, inolako segurtasunik gabe eskalatzen duela da. Izan ere, ez du inolako arnesik erabiltzen, soilik bere eskuak erabiltzen ditu, eskalatzeko inolako tresnarik gabe. Gainera, gehienetan baimenik eskatu gabe burutzen ditu bere ekintzak, eta honek arazoak sortu dizkio.

Bere karreran zehar asko izan dira eskalatu dituen eraikinak. Munduko bost kontinentetatik zehar ibili da eraikin garrantzitsuen paretatatik gora egiten eta segitzeko asmoa du. Izan ere, armiarma gizona hau geldiezina da.
Ane Zabala






No hay comentarios:

Publicar un comentario