lunes, 10 de octubre de 2011

Bobsleigh: izotzezko suziriak

XIX. mendearen amaieran Suitzako Alpetan jaio zen narra jaitsiera modalitate hau. 1897. urtean lehenengo kluba fundatu, eta mundutik zehar hedatzen hasi zen. Zenbait urte geroago, Bobsleigh-ko Nazioarteko Federazioa sortu zen, eta joko olinpikoen kirola izatera igaro zen.

Berezitasunez beteriko kirola da, arriskutsua eta zehaztasun handikoa. Kirol hau praktikatzerako orduan, pisua funtsezko elementua da, hau da, beharrezkoa da gorpuzkera handia izatea. Horregatik, hasiera batean kirol hau praktikatzen zutenak, soilik gizonezkoak ziren. Hala ere, 1952. urtean kirolaren araudia aldatu, eta emakumeak kirol honetan parte hartzen hasi ziren.

Lasterketa batean arrakasta lortzeko, irteera momenturik kritikoena da, irabazlea besteetatik desberdineko duen unea, hain zuzen. Izan ere, oso desberdintasun txikia dago lehiakideek lortutako emaitzen artean. Horregatik, ezinbestekoa da lasterketaren hasieran ahalik eta abiadura handiena lortzea, eta horretarako kirolariak azkarrak eta indartsuak izan behar dira.
Hasierako bultzada ona baldin bada, orduan lasterketaren emaitza ona izango da baita.


Kirol arriskutsua da bobsleigh-a. Lasterkariek 150 km orduko abiadurak gainditu egiten dituzte, eta nahiz eta kasko eta jantzi bereziekin horniturik doazen, istripu bat hilgarria izan daiteke.


Horrez gain, kirol garestia da baita. Izan ere, instalazio bereziak behar dira kirol hau praktikatzeko. Arrazoi horregatik, Europako Iparraldean dauden herrialde jakin batzuk eta Estatu Batuetako herrialde jakin batzuk baino ez dituzte kirol hau praktikatzeko pistak.

Tenperatura hotzetako herrialdeak kirol honetan hoberenak izaten dira, baina ez beti. Horren adibide da Jamaika, 1988. urtean joko olinpikoetan lehiatu zena. Nahiz eta ez zuten emaitza ikusgarriak lortu panorama mediatikoaren arreta deitu zuten eta lehiaketa garrantzitsuenetan toki bat lortu zuten.
Istorio berezi hau zinemara eraman zen Disney-ren eskutik, "Cool runnings" filmaren bitartez, arrakasta izugarria izan zuen. Benetan kirol berezia dela.
Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario