domingo, 2 de octubre de 2011

Ricardo Abad, Nafarroako korrikalari ausarta

   Ricardo Abad Nafarroako maratoi korrikalaria da. Pasadan larunbatean, urriak 1, record guiness bat lortu zuen Madrilen: 366 maratoi jarrai egin, Stefaan Engels belgikako lasterkariaren marka hautsiz. Abad 40 urte ditu eta “Nos gusta la gente que supera retos” izena daukan ekimenean murgilduta dago; bizitza osasuntsua kirolaren bitartez hedatzea da bere helburua.
500 maratoi egin Espainiako 50 probintziatan zehar korrika egiten. Hori da bere xede nagusia orain, 366 zenbakiarekin errekorra lortu ostean, bi erronkak elkartuz. Azken xede hau Nafarroako minusbaliotasun intelektualaren elkarteari eskainita joango da, elkartearen 50 urteurrena ospatzen da eta. Lortzen baldin badu, bere kilometro-kontagailu pertsonala 42.000 zenbakia agertuko da, 2012ko otsailaren 12an Bartzelona hirian.

  Korrikalari nafartarrak egunero 8 ordu lan egiten du, baina horrek ez du eragozten bere 4 orduko korrika saioa. Oso goiz altxatzen da eta herriko kioskoan egunkaria eskuetan daukala argazki bat egiten dio bere buruari, bere web orrialdean proba bezala jartzeko. Sukarra, euria, elurra, nekea… bere ohiko etsaiak dira, eta egunero irabazle ateratzen da borroka ostean. Bere bizitza hirutan zatitzen da: lana, korrika eta familia. Azken honekin egoteko nahia oso handia da, baina denbora ateratzen du eta oreka lortzen du gehienetan. Ausart honen bizitza mezu argi bat dauka: Posible da.


                                           Ricardoren borroka erakusten duen bideoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario