lunes, 17 de octubre de 2011

Josetxo Rodríguezek ziberkazetaritzako hitzaldia eskaini du Euskal Herriko Unibertsitatean

Internetek kazetaritza klasikoan eragin dituen aldaketen ondorioz, bere oinarriak berrezarri behar izan ditu azkar mugitzen den gaur egungo mundura  egokitzeko
Gero eta garrantzi gehiago hartzen ari dira egunkari digitalak. Hori dela eta, Josetxo Rodríguezek,  Deia egunkariaren bertsio digitala lantzen duen kazetarietako batek, web orrialde arrakastatsu bat izateko pausuak azaldu ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eskainitako hitzaldian.
Bertan azaldu duenez, kazetari digital on batek begi asko, belarri asko eta interes handia izateaz gain, irakurleari interesatzen zaiona detektatzeko ahalmena izan behar du. Zeregin horretan asko laguntzen du internet. Izan ere, gaur egun web gunean sartzen diren erabiltzaileek zer irakurtzen duten, zer bideo ikusten duten, hau da, web gunean zehar ze ibilbide jarraitzen duten jakin dezake kazetariak. Horrela, irakurleari interesatzen zaion informazioa zein den ezagutzeko aukera du.
Bestalde, internetek informazioa lortzeko bideak areagotu ditu, eta gaur egungo kazetariek, beste web gune batzuk, blogak ,eta beste zenbait gune erabil dezakete informazioa biltzeko.
Hitzaldian azaldu duen bezala, egunkari digitalen ezaugarri nagusietako bat multimedia elementuen erabilera da. Izan ere, irakurleak gertakari baten inguruko testua izateaz gain, informazio hori osatzen duten argazkiak, bideoak, soinuak, etab. bere esku izan ditzake baita. Azken finean web guneen helburu nagusia irakurleak erkartzea da, eta horretarako, informazio serio eta ondo prestatua eskaintzeaz gain, irakurleari arreta deituko dioten beste zenbait elementu erabiltzea garrantzitsua dela adierazi du Rodríguezek.
Azkenik, Deiako kazetariak, sare sozialen garrantzia aipatu du irakurleak erakartzeko orduan. Kontuan izanik gaur egun gizartearen gehiengoak sare sozialetan denbora handia egoten dela, irakurleak erakartzeko tresna oso eraginkorrak dira.

Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario