sábado, 8 de octubre de 2011

NBAren egoera zaila

Munduko saskibaloi liga garrantzitsuena arazoetan dabil. 2011-2012 denboraldiko lehenengo bi asteak ez dira jokatuko. Ugazaba eta jokalarien arteko akordioa ez da heldu eta aurtengo sasoiaren etorkizuna airean dago. Diru kantitate handiak, frankizien botere handia, jokalari aberatsen ego erraldoia… osagai hauekin plater arriskutsu bat prestatu da, eta kirol honen jarraitzaileak dira kaltetu nagusienak.
Jokalariek %53 jaitsi dute haien eskaera, baina ugazabek %47a eskatzen dute, eta lehenengoek ez badute zifra hori onartzen ez daude negoziatzeko prest. NBAren lehenengo bi asteak ez jokatzearen ondorioak beldurgarriak dira: 100 partidu jokatu gabe gelditu, jokalariek 350 milioi dolar kobratzeari utzi, liga ehunaka miloi dolar galdu…
Batzuen ustez kirol show handiena da NBA, baina momentuz bulegoan jokatzen ari da, eta ez kantxan.

                                                                                                                                      Mikel Vitores
http://www.berria.info/albisteak/55697/oso_panorama_beltza_nban.htm

http://www.marca.com/2011/10/11/baloncesto/nba/1318315395.html





No hay comentarios:

Publicar un comentario