domingo, 23 de octubre de 2011

Ekinbus martxan jarri da


Ane Zabala
“Do it yourself”. Horixe da egun hauetan Leioako unibertsitatean geldiaditxo bat egin duen ekinbusaren leloa. EHUko ikasleen artean kultura sustatu nahi duen autobus honek, hiru kampusak zeharkatuko ditu hurrengo egunetan. 
Autobus berezi hau enpresak sortzeko babesa ematen duten unibertsitateko hiru programen ekimena da; Araban Inizia, Bizkaian Zitek eta Gipuzkoan Entreprenari. Ekimen hau, autoenplegura jo beharko duten kolektiboei dago zuzenduta neurri handi batean. Horregatik, urriaren 17tik 21era, 11:00etatik 15:00etara, Leioako unibertsitatean, Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, Arte Ederren Fakultatean eta Mikel Laboa plazan kokatuko da ibilgailua.
Ikasleak autobusera erakartzeko, honen estetika deigarria izateaz gain, Elektrotuna orkrestak zuzeneko musika eskainiko du, eta antzerki talde batek emanaldiak eskainiko ditu.
Ikasleak autobusaren barnean ekinbus proiektuari buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango dute, eta baita, programa honi esker beraien enpresa propioa aurrera ateratzea lortu duten ikasleen bideoak ikusi ahal izango dituzte. Horrez gain, autobusera sartzen direnak kamiseta eta tableten zozketan parte hartu ahal izango dute.
Ekinbus-a bisitatzeko aukerarik ez baldin baduzu izan, hurrengo bideoan ekintzari buruzko informazioa eskuragarri uzten dizugu. 


Ekinbus-ak Bizkaian hasiko du bere ibilbidea eta, ondoren, Araba eta Gipuzkoako Campusetara abiatuko da:
• Bizkaiko Campusa: urriaren 17tik 21era.
• Arabako Campusa: urriak 26, 27 eta 28 eta azaroak 2 eta 3.
• Gipuzkoako Campusa: azaroaren 14tik 18ra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario