martes, 4 de octubre de 2011

Dinara Safinak tenisa utziko du bizkarreko lesio batengatik


Dinara Safina teniseko jokalari errusiarrak erraketa utziko du bizkarreko lesio kroniko bat duelako, bere anai Marat Safinen esanetan. Bizkarreko minengatik hainbat arazo izan ondoren, maiatzean Marbellan jokatzen ari zen torneo batean erretiratu egin behar izan zuen aldi baterako eta geroztik ez da itzuli pistara.
 Dinara duela bi urte lesionatu zen Pekinen eta geroztik ez da errekuperatu, itzultzeko saiakerak egin zituen arren, lesioak okerrera jo besterik ez zuen egin.
“ Orain bizkarra zaindu beharra dauka oinez ibili al izateko eta pertsona arrunt baten bizimodua egin al izateko. Medikuaren tratamenduarekin jarraituko du, baina ez da gehiago tenisera itzuliko. Orain bere buruan soilik pentsatu behar du. Anai bezala ziurta dezaket ez daukala itzultzeko aukerarik ”. Hauek izan da Dinararen anai Marat Safinek errusieraz esan dituen hitzak.
Hala ere, gaineratu du Dinarak berak emango dituela azalpen ofizialak. Oraingoz ordea azalpen bakarra eman du bere blogean, aste honetan Alemaniara doala medikuaren tratamendua jasotzera.
Dinara munduko emakumeen tenisean lehen postuan egon zen 26 hilabetez, 2009ko apirila ez geroztik. Hala ere,  postu hori dudan jarri zen hiru finaletan “Gram Slam” bat irabazi ezin izan zuelako Roland Garrosen (2008 eta2009) eta Australian (2009).

No hay comentarios:

Publicar un comentario