2001. urtean estreinatu zen Yamakasi film frantziarra sekulako arrakasta izan zuen bere garaian. Bertan, zenbait gazte agertzen ziren sekulako saltoak eta ezinezko mugimenduak egiten, hiria jolastoki bilakatzen zutelarik. Nahiz eta akrobazia horiek bakarrik fikzioan posibleak diren dirudien, filma, errealitatean praktikatzen den Parkour kirolean oinarritu egiten da.
Yamakasien istorioa eta kirola, askotan bizitzeko filosofia ere bihurtzen dena, praktikatzen dutenak ulertzeko, David Belle aipatzea ezinbestekoa da. Izan ere, bera izan zen kirol berezi honen sortzailea.

Parkour-a Frantzian sortu bazen ere, gutxinaka munduan zehar zabalduz joan da. Espainian, parkour praktika oso zabalduta ez dagoen arren, gero eta gehiago dira animatzen ari direnak. Kirol hau praktikatzeko ezinbestekoak dira malgutasuna eta sasoi onean egotea, bai fisikoki eta bai mentalki. Izan ere, traceursek dioten bezala: "nahiz eta jausten jakin, jausiak ikaratu egiten bazaitu ez da ongi aterako".
Ane Zabala
No hay comentarios:
Publicar un comentario