domingo, 23 de octubre de 2011

Getxo Rugby Taldea: ”Aurten liga gorenean mantentzea dugu helburu”

1975.urtean sortu zenetik asko izan dira Getxo Rugby Taldeak lortu dituen sariak. Horren adibide dira Espainiako Erregearen Kopan eskuraturiko 4 kopak. Hala ere, ibilbidea luzea izan da, eta momentu latzak ere bizi izan dituzte, batez ere, bigarren mailara jaitsi zirenean. Baina, gazte hauen esfortsuari eta lan gogorrari esker, aurten inoz baino indar gehiagorekin itzuli dira maila gorenera, eta bertan mantentzeko asmoa dute.


Ze helburu bete nahi dituzue denboraldi honetan?
Kontutan hartuta maila gorenera, “Division de Honor A” ligara igo berriak garela, aurten liga gorenean mantentzea dugu helburu, eta horretarako, 40 puntu lortu beharko ditugu. Horrez gain, Errege Kopan papel fina egitea eta irabazten saiatuko gara. Bestalde, emakumezkoek, kadeteek eta gazteek euren ligak irabazten saiatuko dira, eta emakumezkoen kasuan Erreginaren Kopan lehiatuko dira baita.


Zein da errugbiaren egoera gaur egun Euskadin?
Nahiko egoera ona dago, izan ere, errugbi talde asko daude. Horren adibide da Division de Honor A ligan hamar taldetatik hiru euskaldunak izatea, eta DH B ligan beste hiru talde egotea. Gernika, Ordizia eta Getxo A ligan eta Hernani, Bera bera eta Durango B-an ditugu.
Bestalde Euskadiko selekzioa, bai gizonezko eta bai emakumezkoetan, estatuko autonomia txapelketan irabazle ateratzen da askotan eta hori seinale ona da.


Euskadiko errugbia beste herrialde batzuenarekin konparatuz gero, maila ona al dago hemen?
Egia esan, beste herrialdekin konparatuz ez dago oso maila altua, baina horrek ez du esan nahi hemen errugbi txarra edo pobrea jolasten denik, baizik eta gainerantzeko herrialdeetan oso errugbi maila altua dagoela. Baina, azken urte hauetatik hona, errugbi maila asko handitu da. 


Getxo Rugby taldearen barnean jokalari atzerritarrak daude, zergatik?

Estatu mailako errugbi liga hoberenean ari garela kontutan izanik beharrezkoak zaizkigu zenbait postutan esperientzia eta maila altuko jokalariak izatea. Egia esan, etxeko jokalariak ez gara txarrak, baina, ez gaude guztiz prestatuta fisikoki ezta teknikoki ere. Arrazoi horregatik, Inglaterrako, Frantziako, Zelanda Berriko eta Australiako fitxaketak ditugu, errugbi tradizio handiko herrialdeako fitxaketak, hain zuzen.
Baina ez pentsa etxekook jolasten ez dugunik. Badago lege bat guzti hau arautzen duena, eta horren arabera, zelaian dauden 15 jokalarietatik, gehienez, 6 izan daitezke atzerritarrak, gainontzeko 9 jokalariak etxekoak direlarik.

Emakumezkoen taldeak ere badaude Getxo Rugby barnean, ze desberdintasun dago gizonezkoen eta emakumezkoen errugbiaren artean?
Bai emakumezkoen talde bat dugu. Maila gorenean jolasten dute Division de Honor ligan eta oso jokalari honak dituzte, badira batzuk internazionalak direnak ere.
Gaur egun gizonezkoen errugbia oso fisikoa bihurtu da, prestakuntza fisikoak geroz eta garrantzi handiagoa du. Ondorioz, jokalarien indarra, erresistentzia eta abiadura asko handitu dira, eta horrek eta teknikaren lantze eta espezializazioak, joko abiadura eta intentsitatea handitzea ekarri du. Emakumezkoen kasuan honako prestakuntza hau ez da hain neurri handian ematen, eta soilik maila altuenean ikus daiteke abiadura eta intentsitate handiko errugbia.

Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario