viernes, 7 de octubre de 2011

Juanito Oiarzabal Manaslu mendira igo da

Juanito Oiarzabal goi mailako mendizale gasteiztarra Manaslu mendiaren tontorrera (8.156m)  iritsi zen atzo.Goizeko ordubietan abiatu zen 7.400 metrotara dagoen hirugarren kanpamentutik  eta gailurrera heltzea goizeko bederatzietan lortu zuen. Juanitok berak jakinarazi duenez, "hotz handia eta haizete gogorrak" izan zituzte bidean.
Juanito Oiarzabalekin batera, gailurrera igotzen saiatu den taldekideetatik, Silvio Mondinelli eta beste italiar alpinista batek soilik lortu dute Manasluko 8.156 metrotara iristea.
"Oso pozik eta hunkituta nago, lehenengo zortzimilakoa igo nuenean bezalaxe. Aitortzen dut gero eta gehiago kostatzen zaidala horrelako igoerak egitea eta, beraz; poztasuna ere gero eta handiagoa da" esan zuen Juanito Oiarazabalek.
Manaslu mendiarekin 26.zortzimilakoa igo du Oiarzabalek. Munduko 14zortzi milakoak igoak ditu eta bi aldiz egiteko helburua lortzeko lau falta zaizkio: Dhaulagiri (8.172 metro), Nanga Parbat (8.127), Broad Peak (8.047) eta Shisha Pangma (8.023).




No hay comentarios:

Publicar un comentario