domingo, 16 de octubre de 2011

Saúl Fernández: "Ez da erraza izango, baina, lortuko dugu"

“Deportivoaren inguruko kexak eta zalantzak ulertzen ditut”, adierazi du taldearen erdilariak


Ane Zabala
Saúl Fernándezek, Deportivo-ko erdilariak, bere taldearen inguruko kexak eta zalantzak ulertzen dituela adierazi du twitterren. Izan ere, bigarren mailan jolasturiko azkeneko lau partidutan soilik lau puntu gehitu ditu taldeak, eta emaitza hauek ez zaizkio asko gustatu afizioari. 
Egoera honen aurrean Saúlek jarrera positiboa du eta nahiz eta bidea zaila izango den, lortuko dutela sinisten du. “Ez da erraza izango, baina, lortuko dugu.” “Nahiz eta azkeneko emaitzak oso onak ez diren izan, Deportivoa sailkapenaren goiko postuetan dago koatuta, eta seguru nago datorrena hobea izango dela”, esan du erdilariak. 
Futbolariak denboraldi honetan izandako bigarren lesioa gainditu ostean hirugarren partidua jolastu du, eta pozik dagoela adierazi du: “Pozik nago ez dudalako minik sentitzen, gutxinaka gutxinaka erritmoa hartzen noa”.
Taldeari dagokionez, zelaian hobeak direla erakutsi behar dutela adierazi du jokalari Asturiarrak, eta horretarako lanean jarraitu behar dutela argi utzi du. “Hobetzen jarraitu beharra dago, puntuei ihes egiten utzi gabe”. 
Azkenik, erdilariak afizioari eskerrak emateko aprobetxatu du sare soziala. “Eskerrik asko atzo taldeari emandako babesagatik, beti bezala 10 bat”, adierazi du Saúlek. 

Bisitatu Saúl Fernández-en twitterra: http://twitter.com/#!/SaulFdez7

No hay comentarios:

Publicar un comentario