domingo, 6 de noviembre de 2011

Agur Marco

Marco Simoncelli moto lasterkari famatua Malasian hil zen Urriaren 23an, lasterketa erdian, zirkuituaren asfaltoan. 24 urte zituen. Kirolaren mundua beltzez tindatu zen Malasiako zirkuitoan berri txarra entzun zenean megafoniatik. Hileta lasterketaren 2. bueltan gertatu zen; Hondako pilotua bere motorraren agintea galdu zuen eta bi pilotu gainetik pasatu zioten: Colin Edwarsek eta Valentino Rossik, azken hau hildakoaren lagun mina. Gorputza errepidetik atera zuten komisarioei eta medikuei errua botatzen zaie, bere lana txarto egin zutela argudiatuz (gorputza esku-ohetik jausi zitzaien Marcoren aita eta Malasiako publikoaren aurrean), baina Simoncelliren aita haien alde egin du. Lepoan, buruan eta toraxean kolpe oso gogorrak jaso zituen pilotu italiarrak eta ezinezkoa izan zen bere indarberritzea.

Bere ehorzketa masiboa izan zen eta mundu osoan berari zuzendutako omenaldiak egon dira. Atzeranz begiratzen badugu, duela urte bat Shoya Tomizawa pilotu japoniarrak hil egin zen antzeko egoera batean. Blog honetatik gure doluminak bien familientzako.



Mikel Vitores

http://www.marca.com/2011/10/23/motor/mundial_motos/1319359654.html?a=c2682b05af29ae9ee545b7b16bf31883&t=1319532622

http://www.laopinioncoruna.es/deportes/2011/10/24/simoncelli-muere-carrera/544502.html

http://www.elpais.com/articulo/deportes/Ruido/Simoncelli/elpepudep/20111106elpepudep_5/Tes



No hay comentarios:

Publicar un comentario