viernes, 4 de noviembre de 2011

All Blacks-ak munduaren jabe

Zelanda berriak 8-7 irabazi zion Frantziari, 1987ko garaipena errepikatuz, non Mundilaeko lehenengo titulua irabazi zuten, talde galiarraren aurka baita.
Puntu bategatik, saria etxean gelditu zen. Maila gorenean hile bateko leihaketa gogorraren ondoren, 2011ko errugbi mundialak final ikusgarri batekin itxi zituen ateak. All blacks-ak erregetza berreskuratu zuten, mirari baten zain zegoen Frantziaren aurrean. 
Woodcock jokalariaren try bat eta Donald-en penal bat izan ziren arrakastaren gakoa. Nahiz eta talde frantziarrak maila oso altua erakutsi, ezin izan zuen All Blacks-en mailara heldu. 
Marc Lievremontek, frantziar teknikariak, partidua baino lehen adierazi zuen ustekabeko erasoarekin irabaztea espero zuela: “Horrelako partiduetan, frantziak plus bat bilatu beharko du, horrela aurkariak jakin ez dezan aurretik zer egingo duen, eta jokalariek zelaian hoberena eman beharko dute. Errugbiko jainkoak igandeko gauan gurekin egitoea espero dugu”.
Frantzia zalantzak utzi zituten zenbait partidu jolastu ostean iritsi zen finalera, batez ere Gales-en aurka jolastutakoa. All Blacks-ak, ordea, hoberenak izaten heldu ziren. “Finalaren eguna ez da irabaztea merezi duenari buruz, baizik eta, errugbira hobeto jolasten duenari buruz”, esan zuen Richie McCaw kapitainak. Azkeneko honen teorema bete zen eta errugbiko jainkoak beltzezko gizonekin gelditu ziren. 
Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario