domingo, 20 de noviembre de 2011

Marta Domínguez eta Natalia Rodríguez Jean Bouin-eko 88.edizioan korrika egingo dute

Palentziako Marta Domínguez eta Tarragonako Natalia Rodríguez, espainiako istoriako bi atletarik onenetarikoak, urrengo 27an Parc de Montjuïc-en, Bartzelonan, ospatuko den lasterketan parte hartuko dutela konfirmatu dute.  Mundo Deportivok 88.aldiz antolatuko du Jean Bouin-Gran Premio Allianz, asfalto gaineko proba klasikoa. Bi kirolariek berriro ere aurrez aurre lehiatuko dira, duela bi urte egin zuten bezala, non Natalia, dudarik gabe, nagusitu zen.

Hirugarren aldia da Marta Domínguez lasterketa honetan parte hartzen duela, hala ere, ez du oraindik irabaztea lortu. Gainera, azkenaldi honetan kirolaren mundutik aldendunta egon da, dopajearekin izandako arazoengatik eta haur bat izan duelako. 2001.urtean, Jean Bouinen lehiatu zen lehengo aldian, laugarren postuarekin konformatu behar izan zen Chantal Fontaine-Dallenbach garailearen aurrean. 2009.urtean, Berlinen munduko txapeldun izendatu zen urte berean, bigarrena gelditu zen, Natalia Rodríguez-en atzetik.
Natalia Rodríguez, aurten Jean Bouinen lehiatuko da Daegu-ko mundialeko 1.500 metroko proban brontzezko domina lortu ondoren. Bederatzigarren aldia da bartzelonar proban senior kategorian korrika egiten duena eta bere laugarren garaipena lortzen saiatuko da, 2005, 2009 eta 2010.urtean lortu zuen bezala.

Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario