martes, 8 de noviembre de 2011

Joe Frazier boxealaria hil da

Joe Frazier boxealaria hil zen atzo gauean Filadelfian 67urterekin,  gibeleko minbiziaren ondorioz.Berria bere ordezkari, Leslie Wolfek, jakinarazi du eta ondoren bere familiak baieztatu du.



Frazier, "Smokin Joe" izenez ezaguna mundu osoan, historiara pasatuko da Muhammad Ali garaitu zuen lehen boxealaria izan zelako. Garaipen hau 1971ko martxoaren 8an lortu zuen Madison Square Garden-en. Beste bi alditan aurkari izan ziren, 1974ean eta 1975ean, baina bi aldi hauetan Ali izan zen garaile.

Frazier 1976ean erretiratu zen, baina 1981ean berriro ikusi al izan genuen ezohiko boxeo-borrokaldi batean. Bi boxealarik soilik lortu uten Frazierri garaitzea: George Foreman eta Muhammad Alik.

Boxeadore ohiari duela aste batzuk diagnostikatu zioten gibeleko minbizia, eta gaixotasunak berehala eraman du heriotzera. Jendaurrean egin zuen azken agerraldia irailean izan zen Las Vegasen eta bertan bere zaletuei autografoak sinatzen eta guzti aritu zen.

Boxearen punta-puntan ibili zen urteetan irabazi zuen diruaren gehiengoa galdua zuen Frazierrek. Gaur egun apartamentu batean bizi zen, berak boxeorako entrenatzen zituen gazteen gimnasioaren gainean.
Frazier mito bat izan da boxeoaren historian eta oraingo boxealarien erreferente ere bai.


http://www.elpais.com/articulo/deportes/Muere/Joe/Frazier/hombre/derroto/Ali/elpepudep/20111108elpepudep_1/Tes
http://www.terra.es/deportes/articulo/muere-joe-frazier-968865.htm


Amaia Zabala

2 comentarios: