domingo, 20 de noviembre de 2011

Lau t´erdiko Txapelketaren finala abenduaren 4ra atzeratu da

Lau térdiko Txapelketaren finala ez da azaroaren 27an jokatuko, baizik abenduaren 4ean. Aimar Olaizolak  bere hatzeko lesioa dela eta finala atzeratzeko eskaera egin behar izan du. EPELeko epaile bakarrak baimena eman dio, araudiak onartzen baitu.

Ezker eskuko hatz luzeko puntako hezurra hautsita dauka goizuetarrak. Ez zuen atzeratzerik nahi baina azkenean lesioaren bilakaera eta mina ikusita finala atzeratzea eskatu behar izan du. Azaroaren 27rako endatuko zelakoan zegoen baina ez da posible izan.

Juan Martinez deI rujok dagoeneko jakinarazi du ez lukeela lau térdiko Txapelketaren finala abenduaren 4ean jokatzeko inongo arazorik izango.

Erreserbatutako sarrerak azaroaren 24an bildu ahal izango dira Bizkaia pilotalekuan, 12:00etatik 13:30etara eta Labriten, 19:00etatik 20:00etara.



Amaia Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario