jueves, 3 de noviembre de 2011

Amorrortu izango da Euskal selekzioko hautatzaile berria

Euskadik Selekzioko hautatzaile berria du Jabo Irureta ordezkatuz. Euskal Federazioak jakinarazi du hautatua Jose Mari Amorrortu dela, hain zuzen ere,  Athletic Club-eko kiroltasun zuzendaria. Ohitura den moduan gabonetan egingo den lagunarteko partidan estrenatuko da. 

Euskal Federazioak urriaren 26ean egindako batzarrean hautatu zuen Selekzioko hautatzaile berria. Amorrortuk Athletic-eko zuzendaritza lanekin batera uztartuko du Euskal Selekzioko hautatzaile kargua. Entrenatzaile bizkaitarrak Selekzioa zuzentzen Mikel Etxarriren laguntza izango du. Esperientzia handia du Amorrortuk  honetan, Athletic, Erreala eta Eibar futbol taldeetako entrenatzailea izan baita besteak beste.



Javier Irureta joan den martxoaren 1a  ez geroztik zegoen Euskal Selekzioko hautatzaile postuan. Honen aurretik Jose Angel Iribar izan zen 18urtean postu horretan. Iruretak karguan egon den lau hilabetetan partidu bat zuzentzeko aukera soilik izan du, maiatzaren 25ean Tallinen Estoniaren aurka jokatu zenekoa.


http://www.as.com/futbol/articulo/jose-mari-amorrortu-nuevo-seleccionador/20111026dasdasftb_40/Tes
http://www.europapress.es/deportes/futbol-00162/noticia-futbol-jose-maria-amorrortu-convierte-nuevo-seleccionador-euskadi-20111026202347.html

Amaia Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario