martes, 1 de noviembre de 2011

"Ezmoraltasuna" Iranen?

Moral kontzeptuari garrantzi gehiegi ematen zaiola askotan argi dago. Pertsona batzuen ustez gauza naturalenak moraletik urrun daude, beraz horiek egitea gaizki dago.

Ipar Koreako futbol selekzioak bete zuen paper txarra azken munduko futbol txapelketan "ezmoral" antzeko bat izan zen. Herrialdearen handitasuna ez zuten demostratu, beraz zigortuak izan ziren, batzuek esaten dute tortura fisikoekin, auskalo. Portaera lotsagarri hauek antzinetik datozte, Mussolinik Italiako futbol taldea erabili zuen bere diktaduraren publizitate bezala, eta heriotzarekin mehatxatu zien jokalari gixajoei.

Iranen eman da estilo honetako egoera berri bat: Gol bat ospatzeko  jokalari batzuek portaera maitekorra izan zuten haien artean (musuak, ipurdiak ikutu), Europan hain arrunta den moduan. Ongi, ba Iraneko federazioak diru-zigorrak jarri die jokalariei jokaera "ezmoral" horregatik. Gainera, zigor fisikoaren posibilitatea airean dago.

Mota honetako gauzak egunen batean amaituko dira? Auskalo.


                                          Iranen jokaera ezmorala


 Mikel Vitores

http://www.mundodeportivo.com/20111101/vaya-mundo/latigazos-y-carcel-a-jugadores-de-iran-por-festejo-inmoral_54237418101.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario