lunes, 21 de noviembre de 2011

Del Pieroren bizitzaren handitasuna

Sarrera honekin blog honetako albisteen gaurkotasun hotza alde batera uztea erabaki dut, kirolari historiko baten perfil hunkigarri bat ezagutarazteko. El País egunkariak Alessandro Del Piero futbolariari egindako elkarrizketa irakurtzerakoan, bizitza pertsonal eta profesional interesgarri batekin aurkitzen gara, historia eder batean murgildutak.

Jokalari italiarra ume lotsati bat izan zen. Nahiz eta kirol kolektibo baten miresle izan, bakarrik jolasten zuen gehienetan, jadanik baloiarekin trebetasun handia zeukala. Elkarrizketatzailea titularrarekin asmatu du: "Askotan jolastu dut bakarrik". Hau antzinako umearen bakardadea transmititzen du, baina ere bere taldekideak baino gehiago saiatzen den jokalariaren adorea.
  Orainaldian ez da erreza mota honetako jokalariak aurkitzea. Juventus taldean egon da bere bizitza osoan;  bigarren mailara jaitsi zenean korrupzio kontuengatik 2006an ez zuen ontzitik ihes egin.

Kirolari hauek desagertzeko arriskuan daude, dirua miresten dutenak nagusi direlako. Baina beti geratuko zaigu Del Piero.                                                           

                                                                                                                                          Mikel Vitores                                                                    

Elkarrizketa osoa:
http://www.elpais.com/articulo/deportes/He/jugado/mucho/solo/elpepidep/20111114elpepidep_5/Tes



No hay comentarios:

Publicar un comentario