domingo, 20 de noviembre de 2011

Messi hirugarren aldiz urrezko baloiaren atzean

Azaroaren 18an FIFAren Urrezko Baloiaren hiru finalistak aukertazeko botoa emateko epea itxiko da. Emaitzak abenduaren 5ean publikoki zabalduko dira.  Momentuz gustukoen artean Lionel Messi, Xavi Hernández eta Cristiano Ronaldo daude, dena den, askok diote segurua dela Leok hirugarren aldiz saria eskuratuko duela. Hori horrela gertatuz gero, Messik, Michael Platini, Johan Cruyff eta Marco van Basten futbolaren mitoak parekatuko lituzke. 2012ko urtarrilaren 9an Zurich-en ospatuko du FIFAk gala tradizionala, eta orduan, futbolaren mito berri baten jaiotzaren lekuko izan daiteke mundua. 

Botoak taldeen kapitainek eta FIFAko kide guztien federazioen aukeratzaileek emango dituzte. Futbolariek eta teknikoek ezingo dute nazionalitate bereko hautagaiei botoa eman, kazetariek, ordea, aukera hau izango dute.
Modu honetan, Leo Messi, Argetinaren kapitain bezala, Barça-ko taldekideei, Xavi Hernándezeri edo Andrés Iniestari botoa eman ahal izango die. Bestalde, Iker Casillasek, espainiako kapitaina dena, ezin izango du berdina egin. Hala ere, Cristiano Ronaldori edo Messiri botoa eman ahal izango die.

France Football aldizkariak eta FIFA berak zenbatu behar dituzten botoei buruz zabaldu den informazioaren arabera, Mesirekiko dagoen faboritismoa oso argia da, nahiz eta, Cristiano Ronaldok ustekabeko protagonismoa berreskuratu duen.
Bestalde, Neymar jokalaria da Urrezko Baloiaren 23 hautagai guztien artean Europan jolasten ez duen jokalari bakarra eta Hegoameriketatik boto asko jasotzen ari da. Beste klasiko bat izaten jarraitzen duen Samuel Eto’ok botoak gutxinaka batuz doa, eta postu gorenetan gelditu daitekeen afrikar bakarra izan daiteke.

Ane Zabala

No hay comentarios:

Publicar un comentario