lunes, 28 de noviembre de 2011

Eunate Agirre Bizkaitarra Bodyboardeko mundialean txapeldun


Eunate Agirrek aurreko igandean munduko txapeldun bilakatzea lortu zuen. Eunate txapelketa irabazteko faboritoen artean zegoen Sintran (Portugal) ospatu zen azkeneko proba gainditu ostean. BAT Basque Team-ek babesturiko bodyboarderrak txapelketaren bigarren errondan sartu zen lehiaketan, Mariana Machado gaindituz, eta horrela final-laurdenetarako pasea lortuz.

Fase erabakitzailean goreneko postuak lortzeko lehia gogorra izan zen. Larunbateko eguna erabakigarria suertatu zen Eunaterentzat, zeinek María Viana Brasildarra garaitzea lortu zuen.
Igandean tanda finala ospatu zen, bizkaitarrak finalera iristea baino ez zuen behar txapeldun bilakatzeko. Hala ere, olatuen urritasunak lehiaketaren lehenengo orduak baldintzatu ditu, eta horrek garaipena eskuratzeko aukerak murriztea eragin du. 

Final-aurretan 6,50 puntuko olatua surfeatzeak finalerako pasea eman zion sopelanakoari. Bere azkeneko aurkaria Isabella Sousak ezin izan zuen bizkaitarraren kemena gainditu eta horrela Eunate Agirre titulu mundialarekin egin zen.

Txapelketaren amaieran Eunatek adierazi zuen “pozik nago urte askotan zehar egindako lan gogorraren emaitza delako hau. Fedea izan dut azkeneko olatu batekin klasifikazio finala eta titulu mundiala lortzeko gai izango nintzela, hori izan da gakoa”.
Ane Zabala
http://www.bodyboardnation.com/
http://www.deia.com/2011/11/28/deportes/otros-deportes/soy-campeona-del-mundo-poco-me-puede-quedar-mas-que-surfear-por-placer

No hay comentarios:

Publicar un comentario